Eskaintza arloaren arabera

Jokabidearen Ekologia eta Eboluzioa Ikertaldea

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Joxerra Aihartza Azurtza
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
7
Posta elektronikoa
joxerra.aihartza@ehu.eus

Osakideak

  • Joxerra Aihartza Azurtza
  • Inazio Garin Atorrasagasti
  • Urtzi Goiti Ugarte
  • Aitor Arrizabalaga Escudero

Ikerketa-ildoak

Gure aztergai nagusiena Jokabidearen Ekologia eta Eboluzioa da, eta galtzorian dauden ugaztun espezieen kontserbazioa, bazka-kologia eta zentzumen-ekologia ditugu jomuga. Identifikazio eta laginketa teknika espezializatuenak eskatzen dituzten eta ikerketa-etekin handiena eskeintzen duten saguzarretan espezializatu gara, nahiz eta karniboroekin eta ur-satorrarekin ere lan egiten dugun. Teknika konbentzional eta espezifikoen bitartez, saguzarren azterketa faunistiko kualitatibo eta kuantitatiboak egiten ditugu, eta kontserbazio-planak proposatu. Gainera, ekologia espaziala eta trofikoan espezializatu gara, eta horretarako animalien habitat-erabilera eta hautespenean, eta babesleku-hautespenean aritu gara, irrati-telemetriaren bitartez. Saguzar intsetujaleen harrapakin-eskuragarritasuna eta dieta aztertzen ditugu, teknika morfologiko klasikoen bitartez, bai eta gorotzetako DNAren sekuentziazio masiboa eta identifikazio espezifikoaz ere. Honela, nekazaritzan eta basogintzan diren izurritetan saguzarrek duten eragina aztertzen ari gara egun. Gainera, ultrasoinuen analisia, eta abiadura handiko infragorriko bideoaren bitartez, saguzarren ehiza-teknikak, ekokokapena eta antolakuntza soziala aztertzen ditugu. Azkenik, analisi genetikoen bitartez espezie kriptikoak eta filogenia ditugu aztergai, orain arte gutxien aztertu diren eremu goimenditarretan eta ingurune tropikaletan.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Kiropteroei buruzko aholkularitza, diseinua, azterketa, ebaluazioa edo jarraipena, azterketa faunistiko kualitatibo eta kuantitatiboez, kontserbazio edo kudeaketa plan edo neurriei buruz, populazio eta komunitateetan azpiegitura edo jardun ezberdinek izan dezaketen inpaktuaz, babestutako ingurumen, eremu natural edo habitaten antolamendu, erabilpen- eta kudeaketa-planetaz; bestek egindako txostenen ebaluazio arrazoituak egitea; gure gainerako ikerketa-lerro nagusietan jorratutako ildoei buruzko aholkularitza, diseinua, edo ikerketa-lankidetza, hala nola ugaztunen irrati-telemetriazko ikerketetan, habitat-beharrizanen azterketan, dietaren analisietan, izurriteen kontrol biologikorako prozeduren diseinuan, e.a.

Tresneria

  • Oinarrizko laborategi molekularra, DNAren erauzketa eta anplifikazioa egiteko tresneriarekin
  • Ultrasoinuen grabaketa eta analisirako tresneria eta software anitza
  • Abiadura handiko —balistika mailako— infragorrietako bideo-kamera eta grabagailua
  • Irrati-telemetriako ekipamendu zabala eta softwarea

Proiektu aipagarrienak

Relaciones depredador-presa y reparto de recursos en murciélagos insectívoros revelados mediante técnicas moleculares. Ministerio de Economía y Competitividad. 2013/02/01etik 2015/12/31ra. I.N.: Garin atorrasagasti, Inazio.

Jokabide-ekologia eta eboluzioa saguzarretan. Eusko Jaurlaritza. 2013/01/01etatik 2018/12/31ra. I.N.: Aihartza Azurtza, Joxerra.

Conservación de quirópteros amenazados, mediante actuaciones a desarrollar por el grupo de investigación de ecología del comportamiento y evolución del dpto zoología y biología celular animal. Eusko Jaurlaritza. 2014/01/01etatik 2017/12/31ra. I.N.: Garin Atorrasagasti, Inazio.

Bats: fumbling in the dark-effectiveness of bat mitigation measures on roads. Conference of European Directors of Roads. CEDR. 2014/10/14tik 2016/10/13ra. I.N.: Garin Atorrasagasti, Inazio.

Estudio multiescalar de la interaccion entre los murcielagos y las polillas causantes de plagas en cultivos de la peninsula Iberica. Ministerio de Economía y Competitividad. 2016/01/01etik 2019/12/31ra. I.N.: Goiti Ugarte, Urtzi.


Kategoria nabigatzailea