Unibertsitate-Enpresa gelak

Enpresa-gelak zentroetan dauden laborategi-gelak dira, eta enpresek sortu eta finantzatu dituzte, I+G+Baren arloko jarduerak sustatzeko.

Unibertsitateko Fakultatearen eta Eskolaren (sailen bitartez) eta enpresen arteko lankidetza-tresna eraginkorrak dira, bai ikerketarekin, garapen teknologikoarekin eta berrikuntzarekin lotutako jardueretan, baita prestakuntzarekin zerikusia daukan guztian ere (etorkizuneko ikertzaileen prestakuntza, enpresetako langileak birziklatzeko jarduerak eta haien etengabeko prestakuntza).

 

 

Deialdi berria

2022. Urtean Unibertsitatea-Enpresa gelak ekipatzeko eta horien jarduerak antolatzeko laguntzen deialdia (2022/06/24) - Itxita

Deialdi honen helburua da EHUko Unibertsitatea-Enpresa geletarako ekipamendua eskuratzeko eta jarduerak antolatzeko laguntza deialdia egitea 2022ko ekitaldikoa.

-----

2021eko Deialdi (Itxita)

2021. Urtean Unibertsitatea-Enpresa gelak ekipatzeko eta horien jarduerak antolatzeko laguntzen deialdia (2021/05/24) - Itxita

Deialdi honen helburua da EHUko Unibertsitatea-Enpresa geletarako ekipamendua eskuratzeko eta jarduerak antolatzeko laguntza deialdia egitea 2021eko ekitaldikoa.