2023-2024 aurretiko izen-ematea

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren 2023-2024 ikasturteko lehen mailarako izena emateko epea: 2023ko ekainaren 1etik 15era
Izena emateko orria

Lehen mailan izena emateko prozesua

Izena emateko prozedura

Ikasle berrien aurreinskripzioa (lehen maila) telematikoki egingo da web orriaren bidez edo aurrez aurre Bizkaiko Esperientzia Gelen Idazkaritzan.

Plaza kopurua

Laurogeita hamabost (95) plaza eskaintzen dira guztira.

Izena emateko baldintzak

  • 55 urte beteta izatea 2023ko urriaren 1a baino lehen.
  • Soldatapeko lan-jarduerarik ez egitea eta lan-merkatuan sartzeko aurreikuspenik ez izatea.

Izena emateko epea

2023ko ekainaren 1etik 15era.

Izena emandako pertsonen zerrenda

Zerrenda Esperientzia Gelen web orrian argitaratuko da, ekainaren 19tik aurrera.

Zozketa

  • Zozketa publikoaren data: 2023ko ekainaren 22
  • Ordua: 11:00
  • Tokia: Erdiko patioa. Esperientzia Gelak

Behin betiko onarpena

Behin betiko onartutako pertsonen zerrenda eta itxaron zerrenda Bizkaiko Esperientzia Gelen webgunean eta iragarki oholetan argitaratuko dira zozketaren osteko egunetan. Gainera, gutuna bidaliko zaie eskatzaile guztiei, jakinarazteko eskaera onartua izan den ala ez.