Aurretiko izen-ematea
Irakasten den titulua
- Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua: 4 ikasturtez osatua.
- Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak: bi ikastaro eskaintzen dira (I eta II).
Izena emateko baldintzak
I.- Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua
- Indarrean dagoen urteko urriaren 1aren aurretik 55 urte beteta izatea.
- Erretiraturik egotea (edo antzekoa) edo etxekoandrea izatea.
II.- Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak I eta II
- Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak I eta II egin ahal izateko, ezinbestekoa da Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua edukitzea.
Epeak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa
I.- Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua
Lehenengo mailarako aurretiko izen-ematea
Honako liburuxka honen amaieran agertzen den aurretiaz izena emateko buletina bete beharko da, eta NANaren kopia batekin batera, Esperientzia Geletako Idazkaritzan aurkeztu beharko da.
2019-2020 ikasturtea
- EPEA: 2019ko ekainaren 3tik 14ra. ORTUTEGIA: 9:00 -13:30.
- NANaren fotokopia beharrekoa da.
II.- Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak I eta II
Bigarren lauhilekoaren hasieran, Unibertsitate Titulua eskuratzeko ikasten ari diren ikasleei galdetuko zaie Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak I eta II-n matrikulatu nahi ote duten. Idatzizko konpromisoa izango da, eta aurretiko izen-emate formalaren balioa izango du. Izen-emateko inkesta honetatik ateratako datuen arabera, aukeraketa irizpide batzuk finkatu behar ote diren erabakiko da, egiazko eskaria dagoen eskaintzara egokitzeko asmoz.