Egutegia eta ordutegiak

Eskolak astelehenetik ostiralera emango dira. Astelehen, asteazken eta ostegunetan (nahitaezko irakasgaien egunak), ordutegia 10:00etatik 12:45etara luzatzen da; astearte eta ostiraletan (hautazko irakasgaien egunak), 9:00etatik 13:15era. Nolanahi ere, azken irakasgai horien ordutegi zehatza lauhilekoaren mende eta ikasle bakoitzak hautatzen dituen irakasgaien mende egongo da.

Jaiegunak izango dira, San Tomas Akinokoa ikasleen patroiaren egunaz gainera, udalerriko jaiegunak eta Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegorako zehaztutakoak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eskola-egutegian zehaztutakoak. Jaiegun hauek zein zubiak aurretiaz emango dira ezagutzera, denbora nahikoarekin.

Gabonetan eta Aste Santuan bi asteko oporraldia egongo da. Horrez gain, astebeteko oporraldia egongo da lehenengo lauhilekoaren bukaera eta bigarren lauhilekoaren hasieraren artean.

 

2023-2024 eskola egutegia

  • Lehenengo lauhilekoa: 2023ko irailaren 24tik 2024ko urtarrilaren 19ra
  • Atsedenaldia: 2024ko urtarrilaren 22tik 28ra
  • Bigarren lauhilekoa: 2024ko urtarrilaren 29tik maiatzaren 24ra
  • Ikastetxeko jaia: 2023ko abenduaren 7a
  • Neguko oporrak: 2023ko abenduaren 23tik 2024ko urtarrilaren 7ra
  • Aste Santuko oporrak: 2024ko martxoaren 25etik apirilaren 7ra

 

2022-2023 eskola egutegia

  • Lehenengo lauhilekoa: 2022ko irailaren 26tik 2023ko urtarrilaren 20ra
  • Atsedenaldia: 2023ko urtarrilaren 23tik 29ra
  • Bigarren lauhilekoa: 2023ko urtarrilaren 30etik maiatzaren 26ra
  • Ikastetxeko jaia: 2022ko abenduaren 5a
  • Neguko oporrak: 2022ko abenduaren 23tik 2023ko urtarrilaren 8ra
  • Aste Santuko oporrak: 2023ko apirilaren 3tik 16ra

Ez dira eskola-egun izango, tokiko jaiak, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegorako ezartzen dituen jaiak eta EHUko lan-egutegian onartzen diren jaiak. Jai-eguna hauek  denboraz jakinaraziko dira.

 

Ordutegiak - Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

2022-2023 ikasturtea