Egutegiak

Eskolak astelehenetik ostiralera emango dira. Astelehen, asteazken eta ostegunetan (nahitaezko irakasgaien egunak), ordutegia 10:00etatik 13:00etara luzatzen da; astearte eta ostiraletan (hautazko irakasgaien egunak), 9:00etatik 13:15era. Nolanahi ere, azken irakasgai horien ordutegi zehatza lauhilekoaren mende eta ikasle bakoitzak hautatzen dituen irakasgaien mende egongo da.

Jaiegunak izango dira, San Tomas Akinokoa ikasleen patroiaren egunaz gainera, udalerriko jaiegunak eta Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegorako zehaztutakoak eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen eskola-egutegian zehaztutakoak. Jaiegun hauek zein zubiak aurretiaz emango dira ezagutzera, denbora nahikoarekin.

Gabonetan eta Aste Santuan bi asteko oporraldia egongo da. Horrez gain, astebeteko oporraldia egongo da lehenengo lauhilekoaren bukaera eta bigarren lauhilekoaren hasieraren artean.

2018-2019 Eskola egutegia

  • 1. lauhilekoa: 2018ko irailaren 24tik 2019ko urtarrilaren 18ra arte
  • Hasierako ekitaldi ofiziala: 2018ko urriaren 1a
  • Atsedenaldia: 2019ko urtarrilaren 21etik 27ra
  • 2. lauhilekoa: 2019ko urtarrilaren 28tik maiatzaren 26ra arte
  • Neguko oporrak: 2018ko abenduaren 24tik 2019ko urtarrilaren 6ra
  • Udaberriko oporrak: 2019ko apirilaren 15etik 28ra