ALBISTEAK

Erakusketa: "Zinema zure esku"

Lehenengo argitaratze data: 2017/03/27

2017ko martxoaren 27tik apirilaren 7ra

"Zinema zure eskutan" izeneko erakusketak zinemako programa zaharren bilduma bat erakusten du.

Iristear zeuden estreinaldiak iragartzen zituzten irudi eta testuen bidez zinemaren mundua, pelikula haien xarma eta gure haurtzaroa eta gaztaroa poztu zituzten Bilboko zinema areto haiek (desagertuta dagoeneko) burura ekar ditzakegu. Horretarako, erakusketa antolatu duen lan taldeak zinema genero ezberdinak daramatzaten panel ugari prestatu ditu.

Jose Antonio Perez irakasleak koordinatu du erakusketaren taldea, ondok ikasleez osatua egon dena: Ernesto Berdun, Victoria Lantaron, Rafa Osuna, Arantza Uzkiano, Marije Horna, Ramon Inguanzo, Irene Aresti eta Luis Miguel Rodriguez.

Erakusketaren izenburua hainbeste hunkitu gintuzten abentura film horietako bati eginiko omenaldia da, Raoul Walshen Mundua zure eskutan film ahaztezinari hain zuzen ere.