Matrikula 2023-2024
Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua
Hitzordua hartzeko eta matrikulaziorako datak
2., 3. eta 4. mailako ikasleek ikastegiko bibliotekan hartu beharko dute matrikularako hitzordua (eguna eta ordua).
Hitzordu bakarra emango zaio ikasle bakoitzari, eta interesdunari berari baino ez zaio emango. Dagokien egunean hartu ezin duten ikasleek hurrengo egunetan eskatu ahal izango dute.
Hauek dira hitzordua eskatzeko datak:
- 2. maila: maiatzaren 8a, astelehena (8:30etik 13:00etara)
- 3. maila: maiatzaren 10a, asteazkena (8:30etik 13:00etara)
- 4. maila: maiatzaren 11a, osteguna (8:30etik 13:00etara)
Lehen mailako ikasleek irailaren 1ean deitu beharko dute telefonoz idazkaritzara hitzordua eskatzeko. Telefono honetan eta ordutegi honetan baino ez zaie erantzungo: 94 601 7864, 8:30etik 13:00era.
Matrikularako datak eta epeak
- 1. mailako matrikula: irailaren 5etik 12ra
- 2. mailako matrikula: uztailaren 12tik 17ra
- 3. mailako matrikula: uztailaren 7tik 11ra
- 4. mailako matrikula: uztailaren 5ean eta 6an
Tasa akademikoak
- 2023-2024 ikasturterako matrikula osoa 1., 2., eta 3. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2022-2023 ikasturteko matrikula 513,80 € izan zen).
- 2023-2024 ikasturterako matrikula osoa 4. mailan: onartzeko zain (gutxi gorabeherako ideia bat ematearren, 2022-2023 ikasturteko matrikula 393,02 € izan zen).
Batzuek % 50eko deskontua daukate matrikulan: 1. kategoriako familia ugariek (familia ugariaren liburu eguneratua aurkeztu behar da) eta ekintza terroristen eta genero indarkeriaren biktimek. Bestalde, % 33ko desgaitasuna edo handiagoa daukaten ikasleek ez dute matrikularik ordaindu behar.
Bekak
Ikasteko laguntzak eska daitezke (matrikularen prezioaren % 50). Matrikulatzeko garaian informazio zehatzagoa emango zaie ikasleei.