Ordutegiak

2019-2020 ikasturtea

Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluko eskolak goizez izango dira. Nahitaezko irakasgaien egunetan (astelehen, asteazken eta ostegunetan) hiruna eskola ordu egongo dira. Hautazko irakasgaien eskola orduak (astearte eta ostiraletan) ikasketa planean maila eta lauhileko bakoitzerako zehaztutakoaren arabera banatuko dira. Behin betiko ordutegiak matrikula egiteko garaian emango zaizkie ikasleei.

Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaroak I eta II arratsaldez izango dira, ikasketa planean zehazten denaren arabera.