XSLaren edukia

Literatura Klasikoa eta bere Proiekzioa Europar Literaturan

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Ingeles Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Europar Literatura eta Kultura Moduluko gaitasunak

CM01 Literatura nazionalak Historikoki Europako kulturaren testuinguruan kokatzeko gaitasuna.

CM03 Ulermenez irakurtzea, ahoz azaltzea, eztabaidatzea, modu kritikoan baloratzea eta Europako literatura, kultura eta filosofiaren topikoekin zerikusia duten gaiei buruzko diskurtso labur eta ondo egituratuak argudiatuz idaztea.

CM04: Ezagutza literario espezifikoak bai beste arlo artistiko eta humanistiko batzuekin bai

historia, gizarte- eta genero-harremanekin erlazionatzea.



CM06: Norbere proiektu akademiko eta profesionala garatzea, aniztasuna, genero-berdintasuna eta kultur askotarikotasuna aintzat hartuta.



Filologiako Graduko gaitasunak:

G004 Kultura eta literatura, haien bilakaera historikoa eta kritika literarioaren korronte teoriko eta metodologikoak ezagutzea eta interpretatzea.

G007 Filologiari buruzko ezagutza espezifikoak beste arlo eta diziplina batzuekin erlazionatzea.



MECen oinarrizko gaitasunak:

MEC2 Ikasleek beren ezagutzak lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea eta argumentuak egin eta defendatuz eta arazoak konponduz frogatu ohi diren gaitasunak izatea beren ikasketa arloan.

MEC3 Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa arloaren barruan), izaera sozial, zientifiko edo etikoko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta barne duten iritziak emateko.





Irakasgaia ikastearen emaitzak



Ikasgaia arrakastaz amaitzean, ikasleak:

- Grekolatindar lan klasikoek ondorengo Europako literaturarekin duten lotura ulertzen du.

- Testu klasikoek Europako literatur tradizioan duten eraginaren kausei buruz hausnartzen du.

- Klasikoaren eta tradizioaren kontzeptuak ikertzen ditu, bai eta hura arautzen duten mekanismoak ere.

- Grekolatindar lan klasikoen eta lan horiek birsortu eta eguneratu egiten duten ondorengo literaturako testuen arteko analisi konparatua egiteko gai da.

- Eskuratutako ezagutzak ahoz eta idatziz banaka transmititzeko eta argudiatzeko gai da.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

Eduki teorikoak

1. Greziaren ondarea: kontsiderazio orokorrak eta kontzeptuen definizioa.

2. Literatura grekoa eta haren transmisioa: Europako literaturan duen proiekzioa azaltzen laguntzen duten ezaugarriak.

3. Greziar tradizio klasikoaren adierazgarri diren genero eta egileak, eta ondorengo literaturan izan duten eragina.

4. Erromaren ondarea: kontsiderazio orokorrak eta kontzeptuen definizioa.

5. Erromatar literatura eta haren transmisioa: Europako literaturan duen proiekzioa azaltzen laguntzen duten ezaugarriak.

6. Tradizio latindar klasikoaren adierazgarri diren genero eta egileak, eta ondorengo literaturan izan duten eragina.



Eduki praktikoak

- Irakasleak gai-zerrendako eduki teorikoei buruz emandako azalpen arrazoituak.

- Emandako eduki horiek irudikatzen dituzten gekolatindar literaturaren testuak ulermenez irakurtzea eta modu gidatuan aztertzea.

- Aztertutako lanen ezaugarri bereizgarriei eta mendebaldeko literaturan lan horiek duten balioari buruzko hausnarketa sustatzeko eztabaidak eta galderak egitea.

- Grekolatindar Literatura adierazgarri diren lanak banaka irakurtzea.

- Irakasgaiaren eduki teorikoei buruzko jarduera praktiko txikiak.

- «Klasiko bati» buruzko lana idatziz egitea eta ahozko azalpena prestatzea.





MetodologiaToggle Navigation

Irakaskuntza- eta ikaskuntza-jarduerak

Ikasgaian erabilitako metodologiaren eta ikasleak ikasketaren emaitza espezifikoak eskuratzeko diseinatutako jardueren ardatza ikaslea bera da; bai metodoligiak bai jarduerek dinamikoak dira, eta lan autonomoa egitea bilatzen dute, baita lan kooperatiboa bultzatzea ere. EHUk proposatutako IKD ikaskuntza kooperatibo eta dinamikoaren ereduaren jarraibideei jarraitzen dien metodologia da.

Ikaslearen feedbacka taldeka egingo da eta, ahal dela, gelan, taldeko jarduerak eta zereginak direnean, edo, banakakoak badira, hala gomendatzen duten elementuak dituztenean. Banakako zereginen kasuan, feedbacka modu pertsonalean egingo da, tutoretzetan edo azalpen-mezu elektroniko baten bidez (posta elektroniko instituzionalaren bidez egin behar dira) —edo osasun-egoerarek eskatzen dutenaren arabera ikasleak eskatuta, hitzorduak hitzartuko dira Egelako Collaborate (BBC)-ren bitartez egiteko —. Tutoretzak ikasleen prestakuntzaren zati integral eta funtsezkotzat hartzen dira, eta, beraz, zeregin garrantzitsua dute irakasgaiaren prestakuntza-prozesuan.



Ikasgelako lana

Saio bakoitzean, oro har, programaren edukiei buruzko azalpen teorikoa emango da, eta eduki horiek irudikatzen dituzten testuak irakurri eta komentatuko dira.

Irakasleen eta ikasleen gelako presentzia taldean lan egiteko eta ikasleen parte-hartzea sustatzeko aprobetxatuko da.



Ikasgelatik kanpoko lana

Ikasleek, ikasgelatik kanpo, testuen irakurketak eta zereginak prestatzeko jarduera praktikoak egin behar dituzte nagusiki; ikasgelan azaldutako eduki teorikoak ulertzea eta barneratzea ikasgelatik kanpoko lanaren parte ere bada.



Tutoretzak

Ikasleek irakasgaiari buruz izan ditzaketen zalantzak banaka argitzeko eta ikaskuntza hobetzeko jarduerak proposatzeko aukera ematen dute. Ez dira derrigorrezkoak, baina baliagarriak dira eta paper garrantzitsua betetzen dute.

Tutoretzak irakaslearen bulegoan edo posta elektronikoz egingo dira; osasun-egoerak, edo osasun-auroritateek ezarritako segurtasun-distantzia mantentzea eragozten duen ezintasunak, hala eskatzen badu, BBC Collaborate bidez egin ahal izango dira, eta ikasleak hitzordua eskatu ahal izango du ikasturte hasieran ezarritako ordutegian egin ezin badira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgai honen ebaluazioa mistoa da, eta honakoen bidez egiten da:



1. Idatzizko azken proba: ikasgaiaren notaren % 50.

Azken azterketa hau praktikoa da eta aztertutako lanen bi testu laburren iruzkinean datza (bata grekoa eta bestea latinoa).



2. Ebaluazio jarraitua: irakasgaiaren notaren % 50.

Klasiko zahar edo modernoei buruzko lan idatzi baten bidez egiten da ( % 20), eta gelan azaltzen da eta berdinen artean ebaluatzen da ( % 20); horrez gain, aldez aurretik idatzitako zeregin txiki baten ( % 10) bidez ere egiten da. Lan hori irakasleak zuzenduko du, eta, horrela, hobeto orientatu ahal izango du «Nire Klasiko»aren saioa.



Azken kalifikazioa zati bakoitzean erdietsiko kalifikazioen batez bestekotik lortuko da. Hala ere, batez bestekoa egiteko, gutxienez 4 nota lortu behar dira bakoitzean; era berean, justifikatutako arrazoirik ezean, proba guztiak egin behar dira.



Ebaluazio-irizpideak



Oro har, arestian adierazitako ikaskuntzaren emaitzak ebaluatuko dira: zer lortu den eta zer ulermen- eta aplikazio-mailarekin.

Idatzizko azken proban honako hauek hartuko dira kontuan: ezagutzak, iruzkinaren sakontasuna, hausnarketa pertsonala, estilo-zuzentasuna, argudiaketa.

Idatzizko saioan: ezagutzak eta bere aplikazioa aukeratutako gaia aztertzeko, gogoeta pertsonalak, ideien elkarketa, originaltasuna, estilo-zuzentasuna, argudiaketa.

Ahozko Azalpenean: azalpenen argitasuna eta arintasuna, diskurtso egituratua, denboraren kontrola eta kudeaketa, ikus-entzunezko baliabideen erabilera egokia.





Ebaluazio jarraituari eta/edo mistoari uko eginez gero bete beharreko arautegia



EHUko Arautegian ebaluazioa amaierako proba bakar baten bidez egitea aurreikusten da, hau da, irakasgaiaren notaren % 100. Ikasle guztiek dute horrela ebaluatzeko eskubidea, baina, horretarako, uko egin behar diote etengabeko ebaluazioari. Honela dio graduko titulazio ofizialetan ikasleen ebaluazioa arautzen duen arauditegiak (Kap. II, art. 8.3): « Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da». (https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2017001311)





Ohiko deialdiari uko eginez gero bete beharreko Arautegia

Arautegiaren arabera (Kap. II, art. 12.2): « Etengabeko ebaluazioaren kasuan, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari. »

(https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2017001311)



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Grekolatinedar obra klasikoak eta horiek birsortzen dituzten geroko obren sorta; lauhilekoaren hasieran zehaztuko dira.
- Ikasgelan egindako azalpen teorikoak.
- EGelan utzitako materialak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Highet, G., La tradición clásica. Influencias griegas y romanas en la literatura occidental, trad. esp. de A. Alatorre, 2 vols., México 1954 (y reimpr. posteriores) [= The Classical Tradition. Greek and Roman Influences On Western Literature, New York - Oxford 1949]

Gómez Espelosín, F. J., Los Griegos. Un legado universal, Madrid, Alianza, 2003.

Signes Codoñer, J. et alii (eds.), Antiquae lectiones. El legado clásico desde la Antigüedad hasta la Revolución francesa, Madrid, Cátedra, 2005.

Jenkyns, R. (ed.), El legado de Roma. Una nueva valoración, Barcelona, Crítica, 1995.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AA. VV., Proyección de la mitología greco-latina en las literaturas europeas, Cuadernos de literatura griega y latina 6, Madrid, Ediciones Clásicas - Sociedad Española de Estudios Clásicos, 2007.
Bécares. V. - Pordomingo, F.- Cortés Tovar, R. - Fernández Corte, J.C. (eds.), La intertextualidad en las literaturas griega y latina, Madrid, Ediciones Universidad de Salamanca - Ediciones Clásicas, 2000.
Bloom, H., El canon occidental, Barcelona 1995 (1ª ed. ingl. 1994).
Bolgar, R. R., The Classical Heritage and its Beneficiaries, Cambridge U.P. 1954.
¿¿¿, (ed.), Classical Influences on European Culture A.D. 500-1500, Cambridge 1971.
¿¿¿, (ed.), Classical Influences on European Culture A.D. 1500-1700, Cambridge 1976.
¿¿¿, (ed.), Classical Influences on Western Thought A.D. 1650-1870, Cambridge 1979.
Curtius, E. R., Literatura europea y Edad Media latina, Madrid-México 1976.
De Romilly, J., ¿Por qué Grecia?, Madrid 1997.
Dupont, F., La invención de la literatura, Barcelona, Debate, 2001.
Frenzel, E. Diccionario de argumentos de la literatura universal, Madrid, 1976
---, Diccionario de motivos de la literatura universal, Madrid, 1980.
García Gual, C., Sobre el descrédito de la literatura y otros avisos humanistas, Barcelona, Península, 1999.
García Jurado, F., Encuentros complejos entre la literatura latina y las modernas: una propuesta desde el comparatismo, Madrid, Asociación Española de Eslavistas, 1999.
Kallendorf, Craig W. (ed.), A Companion to the Classical Tradition, Oxford - Malden, MA, Blackwell Companions to the Ancient World. Blackwell Publishing, 2007.
Lida de Malkiel, M. R. La tradición clásica en España. Barcelona, Ariel, 1975.
Moormann, E. M. - Uitterhoeve, W., De Acteón a Zeus. Temas de mitología clásica en literatura, música, artes plásticas y teatro, Madrid 1997 / De Adriano a Zenobia, Madrid, Akal, 1998.

Aldizkariak

Estudios Clásicos (www.estudiosclasicos.org/publicaciones.htm#EClas)
Cuadernos de Filología Clásica (UCM),
Emerita
Revista de Lingüística y Filología Clásica,
Habis
Minerva
Veleia

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-16

17:00-19:00

17:00-17:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA
  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-16

17:30-19:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 1.04 - LETREN FAKULTATEA