2020-2021 ikasturterako automatrikula

 

OHAR GARRANTZITSUA

Arazo teknikoak direla eta, ikasle batzuek ezin izan dute  uztailaren 23an, beren matrikula gauzatu zegokien hitzorduan. Pertsona horiei guztiei barkamena eskatzen diegu, eta orain berriro saiatzea erregutzen diegu. Atzerapen horrengatik hautazkoak aukeratzean edo beste moduren batean norbait kaltetua izan bada, eskertuko genioke bere ikastegiko idazkaritzari emailez jakinaraztea.

 

Lehenengo mailatik gorako ikasleek automatrikula modua erabiliz egingo dute matrikula, interneten bidez.

 

Gogoan izan beharrekoak:

  • Gomendatutako nabigatzaileak: Internet Explorer eta Mozilla Firefox
  • Automatrikula GAUR aplikazioaren bidez egin behar da.  Aplikazioan sartzeko erabiltzaile izena eta pasahitza behar dituzu. Gogoratzen ez badituzu, berriz eskatu beharko dituzu zure ikastegian automatrikulako epea ireki aurretik. Hona gure gomendioa: pasahitz berria lortutakoan UPV/EHUko orri nagusiko "Langileak" atalera jo eta jakinarazi zein den zure mugikorraren zenbakia. Hartara, pasahitza ahaztuz gero, mugikorraren bidez berreskuratu genuke (ikus jarraibideak)
  • Gogoratu Automatrikula, aipatutako ordutik aurrera edonoiz egin ahal dala. Baina, automatrikula emandako ordua baino beranduago egiten bada, hau da, zenbat eta beranduago egin, taldea edo hautazko irakasgaiak hautatzeko aukerak murriztu ahal dira, hori egiteko aukerarik balego
  • Matrikularen gordekina matrikula egitean sortzen da eta zure posta elektronikora (xxxxx@ikasle.ehu.es) bidaliko dizute gauetan berez abiarazten den prozesu baten bidez. 
  • Aurrerago egingo diren aldaketen (irakasgaiak aldatzeagatik, beka eskabideak, …) gordekina ikasle bakoitzak lortu ahalko du GAUR aplikazioan duen profilean.
  • Matrikula egitean aurkeztu gabe utzitako dokumentuak aurkezteko epea 10 egunekoa da
  • Bekei buruzko informazioa:
    • Ikasleak bekarik  gabe matrikulatuko dira, ta, bekak eskatzeko epea amaitzen denean, deialdi bakoitzaren arabera, UPV/EHUko Zerbitzu Zentralak arduratuko dira MInisterioaren eta Eusko Jaurlaritzaren  beka eskaeren  fitxategiak lortzeaz  eta beka eskatzen  duten pertsona  guztiak ikasle bekadun  gisa erregistratzeaz. Une horretan matrikularen prezio publikoak ere berriz kalkutatuko da
    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabaki du tramitazio erabat elektronikoaren derrigortasuna. 
    • Informazio gehiago: https://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/bekak
  •  
  • Prezio publikoei, ordainketetarako murrizketei eta bekei buruzko informazio zabalagoa: https://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/prezio-publikoak-eta-bekak

Automatrikula egiteko egunen epea urtero argitaratzen da Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegian

Uztailaren 18an eguna eta ordua jakinaraziko dira eta matrikula uztailaren 20tik 30era bitartean egingo da, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izan ezik. Hauek abuztuan 28an jakinaraziko dute eta matrikula  abuztuaren 31eik irailaren 4ra bitartean egindo dute.

Ikasle bakoitzari egun eta ordu zehatz bat ematen zaio matrikulatzeko. Horretarako, unibertsitateak ikasleak ordenatzen ditu gestiorako arautegian jasotzen den eguneko espedientean dauden kalifikazioetan oinarrituta, eta lehentasuna izaten dute matrikula ordena handiena dutenek. Aipatutako ordenarako formula hau erabiliko da:

  • MO=  0,25*A + 2,5*M + 5*F:
    • A=  Gainditutako irakasgaien kalifikazioa baloratzen duen koefizientea (espedientearen batez bestekoa).
    • M=  Matrikularen urtean izandako errendimendu akademikoa neurtzen duen faktorea (hurrenkera zehazten den egunean ikasturte horretan ikasleak gaindituta dituen kredituak/ikasturte horretan matrikulatutako kredituak).
    • F=  Titulazioaren bukatze maila definitzen du (hurrenkera zehazten den egunean ikasleak gainditu dituen kredituak/titulazioko kreditu guztiak).

Behin eguna eta ordua emanda, ikasleek automatrikula egin ahalko dute eta dagokion egunean eta orduan dagoenetik aukeratu ahalko dute, betiere unibertsitateak onartutako irakats eskaintzarekin bat eginda.

Egunaren eta orduaren jakinarazpena internet bidez argitaratzen da (GAUR). Informazio hori UPV/EHUko posta elektronikoaren bidez igortzen zaie ikasleei bakoitzaren kontu korporatibora. Bestalde, ikasleek beren hitzordua kontsultatu ahal dute GAUR gestio akademikorako programan duten profilaren bidez.