Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza - 2017/18

Graduaren laburpena

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzak prestakuntza erabatekoa eta osoa emango dizu, arlo juridikoan nahiz ekonomikoan. Jarduera juridikoak eta enpresarialak garatzeko aukerak identifikatzen eta aurreikusten ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat administratzen, antolatzen eta zuzentzen, eta zalantza egoeretan erabakiak hartzen. Gainera, zeure burua prestatuko duzu berrikuntza kudeatzeko eta zuzendaritzako trebetasunak aplikatzeko, baita arlo juridikoko jarduera profesionaletarako ere.

Gradu bikoitzaren bidez, ikuspegi kualifikatu bat eskuratuko duzu, gaitasun kritiko handiagoarekin. Titulu bikoitz honek gaitasuna emango dizu zeregin espezifikoak egiteko enpresetan eta erakundeetan, zeure burua egokituta egoera juridiko, ekonomiko, sozio-politiko eta teknologiko konplexu eta aldakorretara, estatuko nahiz nazioarteko ikuspegi batetik.

Gainera, seigarren mailan, ikasitako guztia praktikan jartzeko, nahitaezko tutoretzapeko praktikak egingo dituzu, erakunde publikoetan edo pribatuetan.

Eskainitako plazak

60 plaza

Gutxieneko nota

11,055 ohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

Lehendakari Agirre et., 83 48015 Bilbo (Bizkaia)