Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan, zure enpresa proiektua martxan jartzen ikasiko duzu, enpresa edo erakunde bat kudeatzen, antolatzen eta zuzentzen. Prestakuntza osoa jasoko duzu, hainbat alorretan: ekoizpena, marketina, giza baliabideak, finantzak, kontabilitatea, etab. Den-denak funtsezkoak egungo ingurune ekonomiko, sozio-politiko eta teknologiko konplexu eta aldakorrera egokitzeko.

Garapen aukerak identifikatzen eta aurreikusten ikasiko duzu, zalantza egoeretan erabakiak hartzen, berrikuntza kudeatzen, pertsonak hautatzen eta motibatzen, eta emaitzak ebaluatzen.

Gipuzkoako atalak aipamen hauek eskaintzen dizkizu espezializatzeko: Kontabilitatea eta bestelako Informazio Sistemak, Finantzak, Merkataritza Zuzendaritza, Pertsonak eta Berrikuntza eta Prestakuntza Dualeko: Unibertsitatea-Enpresa.

Eskainitako plazak

230 plaza

Gutxieneko nota

5,616 ezohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Alemana, Euskara, Frantsesa, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea. Gipuzkoako Atala

de Oñati p. t., 1 20018 Donostia (Gipuzkoa)