Prezioak murrizteko edo ez ordaintzeko eskubidea

2020ko ekainaren 16ko Aginduak araututako unibertsitateko ikasketa zerbitzuengatiko prezio publikoak murrizteko edo ez ordaintzeko eskubidearen onuradun izateko, interesdunek onuradun egoera aitortuta izan beharko dute matrikula egiteko epean, eta kasuan kasuko beharrezko dokumentazioa entregatu beharko dute. Data horretan onarpena izapidetze prozesuan badago, interesdunak aitorpen edo azterketa eskaeraren kopia konpultsatu bidez frogatu beharko du bere egoera.

Era berean, interesdunek administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria aurkeztu beharko dute, hala eskatutako kasuetan. Ziurtagiri horrek 2020ko urtarrilaren 1ean interesdunaren etxean bizi diren pertsona guztien zerrenda barne hartuko du.

Edonola ere, 2020ko abenduaren 31 baino lehen entregatu beharko dute dagokion dokumentazio guztia.

Ezarritako epearen barnean aipatutako dokumentazioa entregatu ezean, emandako eskubideak automatikoki baliogabetuko dira eta dagokion pertsonak prezioak murrizteko edo ez ordaintzeko eskubidea aplikatu zaien unibertsitate zerbitzuengatiko zenbatekoa ordaindu beharko du.

Eskola asegurua nahitaezkoa da 28 urtetik beherako ikasleentzat, eta ez dago prezio murrizketarik edo prezioa ez ordaintzeko aukerarik. Kasu guztietan, matrikularen lehen epearekin batera ordaindu behar da.

Salbuespena I., II., III., IV eta V. eranskinetan ezarritako prezioei dagokie (kredituen prezioa).

Ohorezko Matrikula

Kreditu sistemaren bidez egituratutako irakaskuntzetan ohorezko matrikulagatiko murrizketak ikasketa bereko hurrengo matrikulan edo egindako lehen zikloak aukera ematen duen 2. zikloko ikasketetan aplikatuko dira. Murrizketa horiek UPV/EHUko ikasleei soilik aplikatuko zaizkie, eta ez beste unibertsitate publiko zein pribatuetatik datozenei.

Batxilergoko irakasgaietan lortutako ohorezko matrikulek ez dute murrizketarako eskubiderik ematen. Kalifikazio globalean ohorezko matrikula lortu duten ikasleek bakarrik izango dute unibertsitateko lehendabiziko urtean matrikularen ordainketan murrizketak izateko eskubidea. Salbuespen hori aplikatu ahal izateko, ikasleak ohorezko matrikula egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Familia ugariak

Familia ugariko ikasleek, guraso bakarreko familiako ikasleek edo beste era bateko familiako ikasleek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta familia ugaritzat aitortuta badaude, familia ugariak babesteko azaroaren 18ko 40/2003 Legean jasota dagoen bezala

Maila orokorreko familia ugarietako partaideek aurreko artikuluetan ezarritakoa aplikatuz egokituko litzaizkiekeen prezio publikoen % 50 ordaindu beharko dute.

Maila bereziko familia ugarietako partaideek ez dituzte ordainduko aurreko ataletan ezarritakoa aplikatuz egokituko litzaizkiekeen prezioak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Dagokion foru aldundiak edo arlo honetan eskumena duen administrazioak emandako titulu ofiziala, zeinak familia ugarikoa dela aitortzen baitu (kategoria ere adierazi behar da bertan), eta administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria.

Terrorismoaren biktimak

Terrorismoaren biktimek eta haien senideek agindu honetan araututako salbuespen eta murrizketetarako eskubidea izango dute, baldin eta Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuaren arabera halakotzat aitortuta badaude.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programari heltzeko erabakia.
  • Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda- ziurtagiria.

Ezgaitasunak dituzten pertsonak

Desgaitasuna duen pertsonaren bat daukan familia batek 2020ko ekainaren 16ko aginduan araututako salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izan dezan, honako bi egoera hauetakoren batean egon beharko da: edo unibertsitate-ikasleak berak % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea, edo horren zuzeneko senideren batek % 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila izatea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Ezgaitasun maila adierazten duen ebazpena, dagokion Foru Aldundiak emandakoa.
  • Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda- ziurtagiria.

Genero indarkeria

Genero-indarkeriaren biktima batek eta egoitza berean bizi diren haren kargurako 25 urtetik beherako seme-alabek salbuespenak eta murrizketak aplikatzeko eskubidea izango dute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Emakumea genero indarkeriaren biktima dela edo izan dela adierazten duen ebazpen judiziala, biktimaren alde emandako indarreko babes agindua edo, agindu hori eman bitartean, interesduna genero indarkeriaren biktima dela adierazten duten zantzuak daudela egiaztatzen duen fiskaltzaren txostena.
  • Administrazio egoitzaren ziurtagiria edo errolda- ziurtagiria.

Asilo-eskatzaileak, nazioarteko babesaren onuradunak eta aberrigabeak.

Asilo-eskatzaileek (eskaria izapidetzeko onartu bazaie), nazioarteko babesaren onuradunek eta aberrigabeek agindu honetan araututako prezio publikoak ordaintzetik salbuestea lortu ahal izango dute, baldin eta maila bereko unibertsitate-titulurik ez badute.

Tratamendua: unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuengatiko prezio publikoen salbuespena.

Aurkeztu beharreko dokumentuak: Asilo-eskatzailearen txartel gorria, indarrean, eta administrazio-egoitzaren ziurtagiria edo errolda-ziurtagiria.

 

Beka eskatu duten ikasleak