Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Hain baliotsua den eskualdeetako garapen orekatua lortzeko, non ingurugiro irizpideak, ekonomikoak, kulturalak eta sozialak aintzat hartzen diren, oinarrizkoa da hiriko nahiz landako geografia espazioak analizatzea eta kudeatzea, diziplina anitzeko ikuspegitik. Aztertu behar dira, halaber, aldaketa lokalak eta globalak; ulertu, lekuen arteko desberdintasunak eta diferentziak; eta hauteman, herritarren beharrak. Eta hori guztiaz Geografia eta Lurralde Antolakuntza arduratzen da toki, erregio edo estatu mailan.

Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Graduak gaitasuna emango dizu informazio geografikoa eta kartografikoa hartu, analizatu, landu eta irudikatzeko tresna tekniko guztiak erabili ahal izateko, hots: Geografia Informazioko Sistemak (GIS), Teledetekzioa, Geomatika eta abar. Eta prestatuko zaitu, halaber, hirigintza planteamendu egoki bat garatzeko, kontuan hartuta araudia, gizarte, ekonomia, paisaia, espazio eta ingurumen alderdiak.

UPV/EHUk borondatezko kanpoko praktikak egiteko aukera emango dizu, geografia lanbidea bertatik bertara ezagutzeko eta eskuratutakok ezagutzak praktikan jartzeko.

Eskainitako plazak

60 plaza

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Letren Fakultatea

de la Universidad ps., 5 1006 Gasteiz (Araba)

Harremanetarako

Informazio administratiboa