Graduko Ikasketen Gestiorako 2022-23 Ikasturteko Arautegia
IX. Kapitulua. Indarraldia eta eskumenak eskuordetzea
51. artikulua.
INDARRALDIA ETA ESKUMENAK ESKUORDETZEA
- Graduko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau garatzeko arau osagarriak eman ditzan eta ikasturtero datak, egutegiak eta eranskinak egunera ditzan, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordearen proposamenari jarraituz.
- Arautegi hau 2022-2023 ikasturtean jarriko da indarrean.
- Arautegi hau nahitaez bete beharko dute UPV/EHUri atxikitako ikastegi guztiek.
- Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren arloko errektoreordeari ematen zaio arautegi hau ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.
Xedapen indargabetzailea
Indargabetuta geratzen dira arautegi honekin bat ez datozen xedapen guztiak.
Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren laburpena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2022ko martxoaren 31n onartua eta 2022ko apirilaren 21ean EHAAn argitaratua.