Graduko Ikasketen Gestiorako 2018/19 Ikasturteko Arautegia

VI. Kapitulua. Practicuma, praktikak Gidatuak eta Gradu Amaierako Lanak

Gradu Amaierako Lanetarako matrikula eta ebaluazio probarako  deialdiak

45. artikulua.

Practicuma, praktika gidatu edo integratuak, egonaldiak edo gradu amaierako lanak dira ikasleek lan mundua ezagutzeko unibertsitateko ikastegietan edo unibertsitatearekin hitzarmena duten guneetan egiten dituzten curriculumeko praktiken multzoa. Praktika horiek nahitaezkoak dira, hau da, ikasleak ezinbestez egin behar dituenak titulazioa lortzeko. Hori dela eta, unibertsitateak bermatu egin behar du ikasle guztiek horrelakoak egiteko aukera izatea.

Arautegi honetan xedatutakoaz gain, UPV/EHUko Ikasleen Kanpoko Praktika Akademikoen Araudiari eta Gradu Amaierako Lana Egin eta Defendatzeari buruzko Arautegiari jarraitu beharko zaie.

46. artikulua.

Ikastegi bakoitzak zehaztuko ditu Gradu Amaierako Lanerako matrikula aldiak eta lana aurkeztu eta defendatzeko datak. Era berean, ikastegi bakoitzak bermatuko du, bere arautegiaren bidez, epaimahaiak egongo direla bi hizkuntza ofizialetarako; guztia Gradu Amaierako Lana Egin eta Defendatzeari buruzko Arautegian ezarritakoari kalterik egiteke

 

Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiaren laburpena, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2018ko martxoaren 15ean onartua eta 2018ko apirilaren 10eko EHAAn argitaratua