Gizarte Hezkuntzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Gizarte Hezkuntzaren arloan oinarrizkoak dira elkartasuna, inklusioa, giza eskubideak, hezkuntza eta gizarte kontzientzia kontzeptuak. Izan ere, hezkuntza ez da soilik oinarritzen ezagutza teorikoak barneratzean; aitzitik, hezkuntza eremu ez-formala ere oso garrantzitsua da, alegia, banakoen konpetentziak, adimen gaitasunak zein moralak garatzen laguntzen duen hura.

Gizarte Hezkuntzako Graduan, beraz, hainbat testuingurutan gizarte eta hezkuntzaren arloan esku hartzeko prozesuak aztertzen, ebaluatzen eta diseinatzen ikasiko duzu, nola taldeentzat, hala banakoentzat, eta berebiziko arreta eskainiko diezu premia handienak dituzten pertsonei edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudenei. Eta behar handiena duten pertsonen zein kolektiboen bizi kalitatea hobetzen laguntzeko beharrezkoak diren tresnak eskuratuko dituzu eta bere gizarte garapena, eta garapen pertsonal eta komunitarioa bultzatzeaz gain gizarteratzea eta autonomia ere landuko dituzu.

Gainera, hirugarren eta laugarren mailetan, nahitaezko praktiken bitartez, hainbat hezkuntza proiektutan parte hartuko duzu bertatik bertara, zenbait zentro, fundazio eta elkartetan. Eta bi aipamen edo espezialitate hauek izango dituzu aukeran: Gizarteratzea edo Gizarte Dinamizazioa eta Komunitate Lana.

Eskainitako plazak

100 plaza

Gutxieneko nota

8,788 ohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Sarriena au., z/g 48940 Leioa (Bizkaia)

Harremanetarako

Informazio akademikoa

Izena
AKADEMIA ANTOLAKUNTZA ZUZENDARIORDEA
Helbidea
Bº Sarriena s/n 48940 Leioa
Posta elektronikoa
bi-iue.akantola.zuzorde@ehu.es

Informazio administratiboa

Izena
Negozialeku burua: Pilar Núñez
Helbidea
Bº Sarriena s/n 48940 Leioa
Telefonoa
94 6017512
Posta elektronikoa
bi-iue.idazkaria@ehu.es