Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Gure garaia, zalantza gabe, Informazio eta Komunikazioaren garaia da: ezer ezin da ulertu ez badugu ikuspuntu horretatik aztertzen. XXI. Mendean ikus-entzunezko komunikazioa azkarren aldatzen ari den arloetako bat da, egun abangoardia dena hilabete eskas batzuetan zaharkituta gera daiteke. «Hedabidea da mezua» Marshall McLuhan komunikazioaren teorikoaren sententzia ezaguna seguruenik ez da inoiz izan hain esanguratsua. Horregatik da hain beharrezkoa ikus-entzunezkoen arloko profesional gaitu eta trebatuak egotea.

Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduak prestatu egingo zaitu ikus-entzunezko proiektu berritzaileak sortu eta gauzatzeko egungo formatu eta euskarrietan (internet, bideojokoak, telebista, irrati digitala, zinema eta multimedia eta transmedia teknologia berriak, besteak beste). Bestalde, Ikusizkoen Ikasketetan edo Multimedia Produkzioa eta Errealizazioan espezializatu ahal izango zara, aukeratzen duzun aipamen edo ibilbidearen arabera.

Irrati eta argazki laborategiak, telebista platoak, bideo ediziorako gelak, audio eta bideo digital postprodukzioko laborategiak eta grabaziorako ENG ekipo osoak, ikus-entzunezko komunikazioko espezialista bilakatzeko bidean, zure esku izango dituzun baliabideetako batzuk baino ez dira.

Eskainitako plazak

75 plaza

Gutxieneko nota

10,018 ohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Sarriena au., z/g 48940 Leioa (Bizkaia)

Harremanetarako

Informazio akademikoa

Izena
Esteban Arlucea
Helbidea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa
Telefonoa
94 601 2347
Posta elektronikoa
juanesteban.arlucea@ehu.eus

Informazio administratiboa

Izena
Igone Arandia
Helbidea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa
Telefonoa
94 601 23 52
Posta elektronikoa
secretaria.csc@ehu.eus / gkz.idazkaritza@ehu.eus