Kazetaritzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Orain dela bi mende laugarren botere izendatu zituztenetik, hedabideek aldaketa nabarmenak jasan dituzte; garaian garaiko moldaketak egin behar izan dituzte eta egiten jarraitu beharko dute. Hedabideak ezinbestekoak izan dira, eta oraindik ere badira, gizarte modernoen funtzionamendua ulertzeko.

Egun, informazioak zenbaitetan kezkatzeko moduan gainezka egiten digun honetan, kalitatezko edukien eta 'zarataren' artean desberdintzea funtsezkoa da. Hori dela eta inoiz baino beharrezkoagoa da komunikazioaren arloko etorkizuneko profesionalentzako kalitatezko prestakuntza.

Kazetaritzako Graduak XXI. mendeko hedabideetan eskatzen diren zeregin profesionalak betetzeko prestatuko zaitu, prestakuntza teoriko sendoa eta erabateko trebakuntza praktikoa etikaren ikuspegitik uztartzen dituen ikasketa plan batekin. Irrati, telebista, prentsa, eta interneteko tresna profesionalak eta multimedia teknologia berriak irizpidez erabiltzen ikasiko duzu.

Eta Komunikazioaren Arloko Zuzendaritzako aipamena eskuratu ahal izango duzu, ibilbide hori interesatzen bazaizu.

Eskainitako plazak

210 plaza

Gutxieneko nota

8,290 ohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Sarriena au., z/g 48940 Leioa (Bizkaia)

Harremanetarako

Informazio akademikoa

Izena
Esteban Arlucea
Helbidea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa
Telefonoa
94 601 2347
Posta elektronikoa
juanesteban.arlucea@ehu.eus

Informazio administratiboa

Izena
Igone Arandia
Helbidea
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea / Facultad de Ciencias Soceiales y de la Comunicación. Bº Sarriena, s/n 48940 Leioa
Telefonoa
94 60123 52
Posta elektronikoa
secretaria.csc@ehu.eus gkz.idazkaritza@ehu.eus