Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Gaur egun, informazio sistemen ezarpena eta erabilera egokia dira enpresen eta erakundeen arrakastaren oinarriak, neurri handi batean. Izan ere, enpresak eta industriak txertatuta dauden inguru global eta dinamikoan informazio sistemak funtsezko tresnak dira.

Erakundeek tresna informatikoak erabiltzen dituzte beren eguneroko lanean. Mota guztietako enpresek programa informatiko eta aplikazio desberdinez baliatzen dira eta horregatik informazioa sortzen eta antolatzen duten profesionalak behar izaten dituzte arazoak konpondu eta erabakiak hartzen laguntzeko. Hori dela eta, titulu honek aplikazio praktikoa du lan sektore eta arlo guztietan.

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduak erakundeen beharretara egokitutako soluzio informatikoak sortzeko, diseinatzeko, garatzeko eta hedatzeko prestatuko zaitu, baita Ingeniaritza informatikoan proiektuak zehaztu, planifikatu, zuzendu eta kudeatzeko ere. Kudeaketaren eta informazio sistemen premia informatikoak zehazten ikasiko duzu, IKT soluzioak enpresa prozesuetan txertatzeari begira, segurtasun alderdiak kontuan hartuta eta indarrean dagoen legedia beteta.

Ia 250 enpresa laguntzaile ditugu, non borondatezko praktikak egin ahal izango dituzun, lan merkatuarekin lehengo harremana izateko eta gradu honetan ikasitakoa jorratu ahal izateko.

Eskainitako plazak

60 plaza

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola

Nieves Cano kal., 12 1006 Gasteiz (Araba)

Harremanetarako

Informazio akademikoa

Izena
Subdirección de Ordenación Académica y Alumnado
Helbidea
Nieves Cano, 12 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
945013224
Posta elektronikoa
subdir.oacademica.eui-vi@ehu.es

Informazio administratiboa

Izena
Negociado de Alumnado
Helbidea
Nieves Cano, 12 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
945013206
Posta elektronikoa
secretaria.eui-vi@ehu.es