Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua - 2017/18

Helburuak

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduaren helburua da ikasleei prestakuntza zientifiko-teknologiko fidagarria eta anitza ematea, etengabe aldatzen ari den ingurune profesionalean lan egiteko gai izan daitezen.

Erabili beharreko teknologiek, antolakuntza-beharrek eta (aurreikus daitekeenaren arabera) karrera profesionalak aurrera egin ahala aldatuz joango diren oinarrizko ezagutzek izango dituzten aldaketetara egokitzeko bidea ematen du prestakuntza honek.

Titulu honen helburua ikasleak prestatzea da, Informatikako Ingeniaritza Teknikoaren lanbidean aritzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratu ditzaten.

Horregatik, proposatutako tituluen gaitasunak jasota daude 2009ko abuztuaren 4ko BOEn. II. eranskinean Informatikako Ingeniari Teknikoaren lanbidera bideratutako gradu-tituluen sorrerari buruzko gomendioak jasotzen dira.

Sarrera-profila

Zure adimena kode bitarrean egituratuta badago, ordenagailuak zure gustukoak badira eta haien funtzionamendua ulertzen baduzu, ingelesezko testu tekniko eta zientifiko errazak ulertzen badituzu, zenbakiekin trebea bazara, eta ulermen abstraktua, arrazonamendu logikoa eta trebezia deduktiboa badituzu, zure profila guztiz egokia da Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradurako.

Sarrera-baldintzak eta harrera-irizpideak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua

Sarbidea esperientzia profesionala dela-eta

Ikasketa hauetan, beraiekin erlazionaturiko lan esperientzia izateagatik onartua izateko aukera dago. Informazio gehiago nahi izatekotan, honako zuzenbide honetan kontsulta ezazu

Web helbidea
http://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/lan-arloko-esperientzia-egiaztatua-duten-40-urtetik-gorakoak

Kredituen banaketa

UrteaAdarreko oinarrizko irakasgaiakBestelako adarretako oinarrizko irakasgaiakGradu-amaierako lanaNahitaezko irakasgaiakHautazko irakasgaiakGuztira
1420018060
2180042060
300060060
4001204860
Guztira6001212048240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal azateko, graduko dreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez
  • Para poder cursar el módulo de materias de Sistemas de Información, el alumnado deberá tener superados al menos 60 créditos de las asignaturas correspondientes a primero y segundo, relativas a los módulos de formación básica y común a la rama informática

Graduatuaren profila

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako graduaren profil profesionalak ekintzaren nahiz hausnarketaren bidez modu autonomoan zein diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasuna ematen du, baita giza baliabideak bideratu eta gestionatzeko gaitasuna ere, egon daitezkeen sinergiak zentzu etiko eta kritikoarekin identifikatuz, bultzatuz eta baliatuz.

Halaber, jasotako prestakuntzaren praktikotasun bikainak jarduera eta proiektuak egokitzeko gaitasuna ematen du, horiek eraginkorrak, ekonomikoak eta iraunkorrak izan daitezen, jarduera horietan legeria, praktika onen inguruko estandarrak edo lanbidearen kode deontologikoak betez.

Bestalde, Informatikaren eta Informazio Sistemen Ingeniaritzako Graduak industriaren, ikerketaren eta irakaskuntzaren alorreko bere eginkizunetan berrikuntza aplikatzeko eta horrela ikasten jarraitzeko gaitasuna ematen du.

Lan aukerak

  • Informazio sistemak diseinatzea, eraikitzea eta mantentzea, sektore askotako erakunde eta enpresetan.
  • IKTen sektoreko enpresak.
  • Enpresa publiko eta pribatuen informatika departamentuak.
  • Informatikako aholku enpresak.
  • Zerbitzu informatikoen enpresak: aplikazio eta produktu informatikoak garatzea
  • Bideojokoak garatzea.