Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Gure kultura ondarea paregabea eta aparta da; hortaz, balio kalkulaezina dauka. Museo, artxibo edo bildumetako hainbat pintura, eskultura, ehun eta arkeologia piezek kontserbatu eta zaharberritu beharra daukate gizarte guztiak izan dezan ezagutza transmititzeko elementu horiez gozatzen jarraitzeko aukera. Horrela, bada, ezinbestekoa da unibertsitatean arlo horretako profesionalak prestatzea. Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduak kultura ondareen aldaketak diagnostikatzeko eta aztertzeko funtsezkoak diren tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen dizkizu, baita beharrezko kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak aukeratu eta aplikatzekoak ere. Kontserbazio eta zaharberritze lanei aplikatutako teknologia berriak erabiltzen eta prebentziozko kontserbazio planak diseinatzen ikasiko duzu, eta ondare historiko eta artistikoa kudeatzeko, aztertzeko, eta ondare horren zabalkundea egiteko prestakuntza jasoko duzu. Horrez gain, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko museoetan, arte galerietan eta kultura erakundeetan, eta parte hartu ahal izango duzu hainbat mintegi, hitzaldi, erakusketa eta lehiaketatan.

Eskainitako plazak

50 plaza

Gutxieneko nota

7.021 ezohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Arte Ederren Fakultatea

Sarriena au., z/g 48940 Leioa (Bizkaia)

Harremanetarako datuak

Telefonoa
946015773
Faxa
946013377