Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Lan mundua etengabe ari da aldatzen, eta, are gehiago duela gutxi bizi izan dugun krisiaren ostean: aldatu egiten dira lan harremanak, legeak eta enplegu politikak, baita lanaren antolakuntza eta lan merkatua ere. Horrela, bada, lan harremanen eta giza baliabideen arloa konplexua bezain interesgarria da, eta beti dabil oreka bilatu nahian eragileen artean (enplegatuak eta enplegu emaile diren erakundeak, sindikatuak, patronala, etab.).

Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduak diziplina anitzeko prestakuntza emango dizu lan egoera berriak ulertzeko, interpretatzeko eta horietan esku hartzeko ikuspegi psikosoziala, ekonomikoa eta juridikoa aintzat hartuz. Ikasketa planean arlo hauen oinarri teoriko eta teknikoak lantzen dira: lanaren antolakuntza, langileen kudeaketa, lanaren eta Gizarte Segurantzaren antolakuntza juridikoa, lan merkatuko esku-hartzea, eta laneko arriskuen prebentzioa.

Honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Enpresari Aplikatutako Kudeaketa eta Enpleguaren Kudeaketa.

Eskainitako plazak

120 plaza

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea

Sarriena au., z/g 48940 Leioa (Bizkaia)

Harremanetarako

Informazio administratiboa

Izena
Telefonoa
946013093
Posta elektronikoa
lh-gl.dekano.idazkaria@ehu.eus