Matematikako Gradua (plan zaharra) - 2019/20

Graduaren laburpena

Matematika zientzia guztien oinarria da, eta ezinbesteko tresna, ingeniaritzan, medikuntzan, gizarte zientzietan edo natur zientzietan. Era berean, matematikaren prozedurak, algoritmoak, tresnak eta arrazonamendu eskemak gainerako diziplinetan ere erabiltzen dira. Bestalde, matematikak gure arrazonamendua garatzen, pentsamendu analitikoa lantzen laguntzen, eta gure adimena bizkortzen du, eta gainera, hainbat aplikazio ditu eguneroko bizitzan. Azken batean, matematikak mundua hobeto ulertzen laguntzen digu.

Matematikako Graduak gaitasuna emango dizu errealitatea modelizatzeko, baita askotariko lanbide eta enpresa arlotan problemak formulatzeko, analizatzeko eta ebazteko, arrazonamendu logikoaz baliatuta eta titulu honen aplikazio praktikoan arreta jarrita.

Bi aipamen eskaintzen dizkizugu aukeran espezializatzeko: Matematika Hutsa eta Matematika Aplikatua, Estatistika eta Konputazioa.

Horrezaz gain, Université de Pau et des Pays de l'Adour-ekin (Frantzia) titulazio bikoitza lortzeko aukera izango duzu.

Eskainitako plazak

Unibertsitate Kontseiluak baimendu gabe

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Sarriena au., z/g 48940 Leioa (Bizkaia)