Matematikako Gradua (plan zaharra) - 2019/20

Helburuak

Matematikako Graduak prestakuntza orokorra ematen du diziplina zientifiko gisako Matematiketan, eta tituludunak hurrengo arloetarako gaitzen ditu: formulazio matematikoa, analisia, ebazpena eta, behar denean, oinarrizko zientzien, gizarte-zientzien, bizitzaren zientzien, ingeniaritzaren, finantzen, aholkularitzaren eta bestelakoen formulazio matematikoa. Horretarako, ikasketa hauen helburu orokorrak hurrengoak dira:

Matematiken arloetako natura, metodoak eta xedeak ezagutzea, bere garapenaren nolabaiteko ikuspuntu historiko batekin.

Matematikaren azterketaren bidez gaitasun analitikoa, abstrakzio-gaitasuna, sena eta pentsamendu logiko eta zehatza garatzea.

Arazoen definizio eta planteamenduan eta horien ebazpenen bilaketan erdietsitako ezagutza teoriko eta praktikoak erabiltzea, testuinguru akademikoetan zein profesionaletan.

Geroagoko ikasketa espezializatuak hastea, Matematiken edozein ezagutza arlotan zein oinarri matematiko onak behar dituzten bestelako jakintzagaietan.

Sarrera-profila

Matematikako, logika eta asmamen problemak ebazteak motibatzen bazaitu, pentsamendu abstraktu eta kalkulu sinbolikorako dohainak badituzu, eta analisi, estrukturazio eta sintesi gaitasun handia baduzu, modelizaziorako trebea bazara eta ezagutza zientifikoak eta teknikoak, eta matematikako eta fisikako nozioak badituzu, ez izan zalantzarik, Matematikako Gradua da aukera onena zuretzat.

Sarrera-baldintzak eta harrera-irizpideak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitateko titulua

Kredituen banaketa

UrteaAdarreko oinarrizko irakasgaiakBestelako adarretako oinarrizko irakasgaiakGradu-amaierako lanaNahitaezko irakasgaiakHautazko irakasgaiakGuztira
1421800060
200060060
300060060
4001204860
Guztira42181212048240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Matematikari batek unibertsitatetik irtetean dituen gaitasunek jarduera profesional oso ezberdinetan aritzeko ahalmena ematen diote. Zerrenda honek, oso zehatza ez bada ere, matematikan titulatutakoen lanbideei dagozkien sektore esanguratsuenak aipatzen ditu:

- Ikerketa hutsa eta aplikatua.

- Unibertsitate irakaskuntza.

- Bigarren hezkuntzako irakaskuntza.

- Informatika.

- Telekomunikazioak.

- Aholkularitza.

- Aseguruak.

- Bankuak eta finantzak.

- Enpresa antolamendua.

Era berean, azpimarragarria da matematikariak ondo egokitzen direla diziplina arteko taldeetan lan egitera.

Lan aukerak

Arlo hauetan lan egiteko aukera izango duzu:

  • Informatika eta telekomunikazio enpresetan.
  • Industria eta enpresen antolakuntza.
  • Banka, finantzak eta aseguruak.
  • Aholkularitzak.
  • Irakaskuntza eta ikerketa.