Matematikako Gradua (plan zaharra) - 2019/20

Titulazioaren gaitasunak
DeskribapenaMota
T1. Matematika-arloen helburua, metodoak eta baliagarritasuna ezagutzea, eta haien oinarrizko kontzeptuak eta emaitzak zein diren jakitea.Zeharkakoa
T10. Matematikan baliabide bibliografikoak bilatzeko tresnak erabiltzea.Zeharkakoa
T2. Matematikaren hainbat arlotako ohiko teorema batzuen frogantza zehatzak ezagutzea.Orokorra
T3. Objektu matematikoen, behatutako errealitatearen eta beste eremu batzuen egitura-propietateen abstrakzioa egiten eta inoizkako propietateetatik bereizten jakitea, eta testuinguru abstraktu horretan arrazoiketa matematikoa erabiltzen jakitea.Zeharkakoa
T4. Matematikako problemak oinarrizko kalkuluko eta bestelako abilezien bidez ebaztea, eta ebazpena eskuragarri dauden tresnen eta denbora- eta baliabide-mugen arabera planifikatzea.Zeharkakoa
T5. Eskuratutako ezagutzak eta analisirako eta abstrakziorako gaitasuna problemen definizio eta planteamenduan eta soluzioen bilaketan aplikatzea, testuinguru akademikoetan zein lanbide-testuinguruetan.Zeharkakoa
T6. Tresna matematikoen erabilera eskatzen duten problema zientifiko, teknologiko edo beste eremu batzuetakoei buruzko datu, informazio edo emaitza garrantzitsuak bildu eta interpretatzea.Orokorra
T7. Esperimentatzeko eta kasu bakoitzerako konputazio-ingurune egokian problema matematikoak ebazteko aplikazio informatikoak erabiltzen jakitea.Orokorra
T8. Hizkuntza matematikoa ulertu eta erabiltzea, eta ezagutza, prozedura, emaitza eta ideia matematikoak idatziz zein ahoz komunikatzea.Zeharkakoa
T9. Ondorengo ikasketak autonomia-maila handiarekin egiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatzea.Zeharkakoa