Sorkuntza eta Diseinuko Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Sorkuntza eta Diseinuko Graduak, arteen eta giza zientzien arlokoak, zure prestakuntza sormenaren, kulturaren eta diseinuaren esparru profesionalera bideratzeko aukera emango dizu. Sorkuntza plastikoak eta diseinuak, ezagutza forma moduan ulertuta, beraiekin dakarte nagusiki dinamikoa den diziplina anitzeko jakintza, gizartearen erritmora eta haren eskaeretara egokitzen dena. Titulazioak prozesu artistikoen praktika, analisi eta kritikaren bidezko prestakuntza eskainiko dizu eta eskuratuko dituzun baliabide teoriko eta praktikoen bidez aukera izango duzu honako aipamen edo ibilbide hauetakoren batean espezializatzeko: Objektuaren Eremua: Zeramika; Diseinu Grafikoa; eta Ilustrazioa. Sakonetik ezagutuko dituzu berrikuntza eta ikerketa estrategiak eta metodologia sortzaileak, eta goi mailako unibertsitate hezkuntzako profesionalen laguntza izateaz gain, eskura izango dituzu Arte Ederren Fakultateak eskaintzen dituen giza baliabideak, materiala, teknologiak eta azpiegitura espezializatua.

Eskainitako plazak

100 plaza

Gutxieneko nota

6.934 ohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Arte Ederren Fakultatea

Sarriena au., z/g 48940 Leioa (Bizkaia)

Harremanetarako datuak

Telefonoa
946015773
Faxa
946013377
Posta elektronikoa
izaskun.bilbao@ehu.eus