Erasmus Mundus Master Eguna

Erasmus Mundus Masterrak, Europako unibertsitate batzuetako titulua lortzeko aukera

Mundus masterrak nazioarteko ikasketa programa prestigiotsuak dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeen nazioarteko partzuergo batek eskaintzen dituenak. Ikasketak gutxienez Europako bi herrialdetan egiten dira.

Master horiei esker, ikasleek izen handiko unibertsitate-programa europarretan parte har dezakete, eta, horrela, aukera izango dute hainbat lekutako ikasle eta irakasleekin prestakuntza-esperientziak partekatzeko eta egungo mundu globalean ezinbestekoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.

Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu programan parte hartzeko, bidaietarako eta mantenurako.

Azaroak 25, osteguna
Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan
Online
11:00-11:20
(online)
Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erasmus Mundus Masterra (LCT)
11:25-11:45
(*)
Mikrouhin Elektronika eta Optika Erasmus Mundus Masterra (EMIMEO)
11:50-12:10
(*)
Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus (ECT+)
12:15-12:35
(*)
Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus (MER)
12:40-13:00
(*)
Itsas Baliabide Biologikoak Erasmus Mundus Masterra (IMBRSea)
13:05-13:25
(**)
Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM PLUS)
13:30-13:50
(**)
Energia Biltegiratzeko eta Eraldatzeko Materialak Erasmus Mundus (MESC+)
13:55-14:15
(**)
Hiri eta Komunitate Adimenduak Erasmus Mundus (SMACCs)

* Online - Zientzia eta Teknologia Fakultatean: Sala Adela Moyua
** Online - Bilboko Ingeniaritza Eskolan: P0E1 hitzaldi-gela