Erasmus Mundus Master Day

Irudia

Erasmus Mundus Masterrak, Europako unibertsitate batzuetako titulua lortzeko aukera

Mundus masterrak nazioarteko ikasketa programa prestigiotsuak dira, goi-mailako hezkuntza-erakundeen nazioarteko partzuergo batek eskaintzen dituenak. Ikasketak gutxienez Europako bi herrialdetan egiten dira.

Master horiei esker, ikasleek izen handiko unibertsitate-programa europarretan parte har dezakete, eta, horrela, aukera izango dute hainbat lekutako ikasle eta irakasleekin prestakuntza-esperientziak partekatzeko eta egungo mundu globalean ezinbestekoak diren gaitasunak garatu ahal izateko.

Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu programan parte hartzeko, bidaietarako eta mantenurako.

Azaroak 23, asteazkena
Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan

Masterren aurkezpenak ikusi 

11:45-12:00 (*) Mikrouhin Elektronika eta Optika Erasmus Mundus Masterra (EMIMEO) Aurkezpena
12:05-12:20 (*) Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus (ECT+) Aurkezpena
12:25-12:40 (*) Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus (MER) Aurkezpena
12:45-13:00 (*) Itsas Baliabide Biologikoak Erasmus Mundus Masterra (IMBRSea) Aurkezpena
13:05-13:20 (**) Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Erasmus Mundus (REM PLUS) Aurkezpena
13:25-13:40 (online) Hizkuntzaren eta Komunikazioaren Teknologiak Erasmus Mundus Masterra (LCT) Aurkezpena
13:45-14:00 (online) Architectural and Urban Contemporary Heritage (ARURCOHE) Aurkezpena

  * Online - Zientzia eta Teknologia Fakultatean: 1.2 Gela.
** Online - Bilboko Ingeniaritza Eskolan: P0E1 Hitzaldien Gela.