Eduki publikatzailea

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren (MEC) beken eskatzaileak

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/23

MEC bekaren eskatzailea bazara, zure ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dagoelako, jakin behar duzu Ministerioak 2022/2023 ikasturteko bekak eskatzeko epea aurreratuko duela. Deialdia martxoaren amaieran ireki da eta maiatzaren amaieran amaituko da. Eskaerak Ministerioaren webgunearen bidez egingo dira eta ez dira onartuko epez kanpo egiten direnak.