IV. Kapitulua. Graduondoko titulu ofizialak eta ziurtagiriak ematea

Master Ofizialen Kudeaketa Arauak

I. Atala. Tituluak ematea

21. artikulua.- Arau orokorra

UPV/EHUko masterretako titulu ofizialak errektoreak emango ditu, eredu arautuari jarraiki, eta unibertsitateko Titulu Ofizialen Erregistroan jasotako dira.

22. artikulua.- Prozedura

1.- Tituluak eskatu beharko dira masterraren ardura daukan ikastegiko idazkaritzan aurkeztuko dira. Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskaria, eredu arautuan.
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Kasuan kasuko tasak ordaindu direla egiaztatzen duen ordainagiria. Tasen salbuespenerako eskubidea duten ikasleen kasuan arautegi honetako 8 artikulua hartuko da kontuan.
  • Unibertsitateko masterra egiteko aukera eman dion tituluaren fotokopia erkatua edo fotokopia eta jatorrizkoa; betiere, agiri hori ez bazen unibertsitateko masterrerako matrikula egitean aurkeztu. Titulua UPV/EHUn lortutakoa izanez gero, ez da zertan aurkeztu.

Master titulu ofiziala eskuratzeko eskubideak ordainduta izanaren ziurtagiria emango die masterraren ardura duen ikastegiak ikasleei, eta ziurtagiri horrek tituluaren ondorio berberak izango ditu, titulua bera eman arte.

Tituluak ematea

1.- Titulua, behin inprimatuta, ikasleak berak jaso beharko du masterraren ardura duen ikastegiko idazkaritzan. Ikasleak ezinezkoa badu bera joatea, baimena eman ahal izango dio beste bati (ahalorde notarialaren bidez) bere izenean titulua hartzeko.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa aldatzeke, interesatuak eskaria egin diezaioke idatziz masterraren ardura duen ikastegiko idazkaritzari bere etxetik gertuen dagoen bulego hauetakoren batera bidaltzeko titulua: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzara, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzara, Arabako Campuseko Errektoreordetzara, probintziako Hezkuntza eta Zientzia Zuzendaritzara, Hezkuntza Bulegora edo Kontsuletxera.

2.- Tituluak jasotzeko onartua dagoen jardunbide bera aplikatuko da bikoiztuen kasuan.

II. Atala. Ziurtagiriak ematea

23. artikulua.- Ziurtagiriak eskatzea

Egindako ikastaro eta mintegien ziurtagiriak masterraren ardura duen ikastegiko idazkaritzan eskatu beharko dira. Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak UPV/EHUko web orrian eta masterraren ardura duen ikastegiak zehaztutako idazkaritzetan iragarriko da.

III. Atala. Prezio publikoak

24. artikulua.- Ziurtagiri eta tituluak ematearren ordaindu beharreko prezio publikoak

Graduondoko titulu ofizialak eta ziurtagiriak ematearren ordaindu beharreko tasak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak zehaztutakoak izango dira.

Tasa horiek eskariak aurkeztean UPV/EHUk zehaztutako kontuetan ordaindu beharko dira.