VI. Kapitulua. Indarraldia eta eskumenak eskuordetzea
Master Ofizialen Kudeaketa Arauak
Xedapen gehigarria
Arautegi hau UPV/EHUk berak antolatutako master guztiei ezarriko zaie. UPV/EHUk beste unibertsitate batzuekin batera antolatuko dituen programa ofizialen kasuan ere aplikatuko da arautegi hau baina, horrez gain, erakundeen arteko lankidetza hitzarmena hartuko da kontuan.
Xedapen iragankorra
Master ofizialetan aldaketarik egin nahi izanez gero, Graduondoko Batzordeak beren-beregi eman beharko du baimena, eta horretarako dauden izapide guztiak egin beharko dira.
Azken xedapenetatik lehenengoa
Arautegi hau 2014/15 ikasturtean sartuko da indarrean.
Azken xedapenetatik bigarrena
Graduondoko Batzordeari ahalmena ematen zaio arautegi hau garatzeko arau osagarriak eman ditzan, eta ikasturtero datak, egutegiak eta eranskinak egunera ditzan, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearen proposamenari jarraituz.
Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko erretoreordearen gain uzten da arautegi hau ezartzean sor daitezkeen gorabeherak interpretatu eta ebazteko ahalmena.
Azken xedapenetatik hirugarrena
Graduondoko Batzordearen ahalmena ematen zaio arautegi hau hurrengo ikasturteetarako egokitzeko.
Xedapen indargabetzailea
Indargabetuta geratzen dira arautegi honekin bat ez datozen gainerako xedapen guztiak.