Doktoregoko titulua eskatzea

Doktoregoko Titulua

UPV/EHUko doktore titulu ofizialak errektoreak emango ditu, eredu normalizatuari jarraiki. Unibertsitateko Titulu Ofizialen Erregistroan jasota geratu beharko dira emandako tituluak.

Eskatzeko lekua

Tituluak emateko eskaerak leku hauetara posta elektronikoz bidaliko dira Leioako Campuseko Master eta Doktoregoko Atala: doctorado@ehu.eus

Hauek dira bidali beharreko dokumentuak:

  • Datu pertsonalak
  • NANa eskaneatuta

Doktore titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izanaren ziurtagiria bidaliko die Master eta Doktoregoko Atalak edo Master eta Doktorego Eskolak ikasleei. Ziurtagiri honek tituluaren ondorio berberak izango ditu, titulua bera eman arte.

Interesatuak berak jaso beharko du titulua, inprimatu eta gero, eskaera egin zuen lekuan. Interesatua bera joatea ezinezkoa balitz, baimena eman diezaioke beste pertsona bati (ahalorde notarialaren bidez), beronek jaso dezan bere izenean.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa aldatzeke, interesatuak eskaria egin dezake posta elektronikoz bere etxetik gertuen dagoen bulego hauetakoren batera bidaltzeko titulua: Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzara, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzara, Arabako Campuseko Errektoreordetzara, probintziako Hezkuntza eta Zientzia Zuzendaritzara, Hezkuntza Bulegora, Enbaxada edo Kontsuletxera.

Prezio publikoak

  • Doktoregoko titulua ematea: 235,76 €

Ikasketa aurreratuen diploma eta ziurtagiri-diploma

Ikasketa aurreratuen diploma da egindako doktoregoko ikasketen ziurtagiri-diploma bat, ikertzeko gaitasuna bermatu eta egiaztatzen duena, bai eta doktoregoko ikasleak jakintza arlo zehatz batean egindako lana ere.

Irakaskuntza aldia eta ikerlan tutelatuena gainditu ondoren, doktoregoko ikasleak ikastaro, mintegi eta ikerlan tutelatuetan eskuratu dituen ezagutzak ebaluatuko dira, programa bakoitzerako izendatuko den epaimahai bakarraren aurrean egingo den jendarteko aurkezpenean. Proba hori behin gaindituta, ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma eskatu ahal izango du ikasleak.

Ikasleari egingo zaion ziurtagiri-diplomaren izena, eskaria aurkeztu eta dagokion zenbatekoa ordaindu eta gero, kasuan kasuko doktorego programan jasotako proposamenetako bat izango da. Sail edo institutu arduradunak erabakiko du proposatutako izenetatik zein den egokiena kasu bakoitzean, kontuan hartuta ikasleak egindako ikastaro eta ikerlanak, bai eta zein jakintza arlorekin daukaten lotura ere. Ikasleak ikerketa aldiaren matrikula egin aurretik erabaki beharko du sailak edo institutuak ziurtagiri-diplomaren izena.

Ziurtagiri-diploma unibertsitatearen tituluen erregistroan sartuko da, unibertsitatearen berezko tituluen baldintza berberetan identifikazioari dagokionean.

Ziurtagiri-diploma eskuratu nahi duen ikasleak eskaera aurkeztu behar du Master eta Doktorego Atalean (doctorado@ehu.eus), eta kasuan kasuko tasak ordaindu.

Prezio publikoak

  • Doktorego programei lotutako berezko titulua: 158,27  €
  • Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma: 86,11 €