Doktoregoko matrikula

Epea: 2019ko urriaren 14tik 31etara

Doktorego Ikasketak Kudeatzeko Arauetako 5. artikuluaren arabera, doktorego programa batean onartutako doktoregaiak urtero matrikulatuko dira Master eta Doktorego Eskolan, Eusko Jaurlaritzak ezartzen dituen prezio publikoen arabera, eta ikasturte bakoitzerako ezartzen den prozedurarekin bat etorrita.

Matrikula on line egiteko prozedura ezarri da; hortaz, matrikula egin dezakezu GAUR aplikazioan, zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartuta.

Doktoregaiak, (Beste leiho bat zabalduko du)doktoregoko matrikulatzeko gidaliburuko argibideei jarraiki (pdf ,293 Kb), aplikazioko DOKTOREGOA moduluan sartu ahal izango dira eta matrikulako tasei dagozkien ordainagiria inprimatu "Doktoregoko matrikula" atalean. Ordainketa egin ondoren ordaindutako tasak automatikoki egiaztatuko dira handik egun batzuetara. Une horretatik aurrera matrikula agiria inprimatu ahal izango duzu DOKTOREGOA atalean.

Ezin bazara joan Kutxabank en bulego batera ordainketa egitera, ordainketa pasabidea erabil dezakezu, (Beste leiho bat zabalduko du)ordainketa pasabidea erabiliz ordainketak egiteko gidaliburuko argibideei jarraiki (pdf ,965 Kb).

GAUR aplikaziora sartzeko pasahitza eta gakoa jakiteko helbide honetara jo dezakezu: mde@ehu.eus

Edozein kontsulta edo azalpen behar izanez gero, helbide honetara jo dezakezu: doctorado@ehu.eus