Doktoregoko Sari Bereziak

Graduondoko Batzordearen erabakia, doktoregoko sari bereziak direla eta

Hona hemen Graduondoko Batzordeak eta doktoregoko sari berezietako epaimahaiek kontuan izan beharreko gomendioak:

  1. Doktoregoko sari berezietako eremu bakoitzeko epaimahaia osatzean, kontuan hartu beharko dira eremuaren barruko arloak.
  2. Eskariak ebaluatzeko baremoak ezartzean, epaimahaiek kontuan hartuko dituzte CNEAIk jakintza arlo bakoitzerako ezarritako irizpideak.
  3. Sariak ematean epaimahai bakoitzak kontuan izango du jakintza arlo bakoitzean defendatutako tesi kopurua. Irizpide hori saritutako tesien kalitatea bermatzearen menpe egongo da.
  4. Epaimahai bakoitzak baremo argi eta zehatza finkatuko du, erabakiak erraz arrazoitzeari begira.
  5. Aurrekoak ez ezik, epaimahaiek kontuan hartu beharko dute ea tesiak nazioarteko aipamenik duen ere