Graduondoko Latinoamerikako Sarea

Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate publikoa da. 1968an sortu zen, "Bilboko Unibertsitatea" izenaz, eta 1980an gaur egungo izarekin berrantolatu zen.

Euskal Herriko Unibertsitatea irakaskuntza publikoko erakundea da, integratua eta irekia, gizarteari kalitateko zerbitzua ematera dedikatua berrikuntzan eta jakintzan, eta nazioartera hedatzeko bokazio ukaezina daukana, bere leloak berak adierazten duen legez: "eman ta zabal zazu". 2010ean "Euskampus" Nazioarteko Bikaintasun Campus izendapena lortu du, Hezkuntza Ministerioak emana. Euskal kulturan eta historian sustrai sakonak dituela, EHU unibertsitate elebiduna da, euskal gizartea den bezalaxe. Euskarak, Europan bizirik irauten duen hizkuntza aurre-indoeuropar bakarrak, euskaldunak identifikatu ditu bere historian zehar. Beraz, graduko irakaskuntza gaztelaniaz eta euskaraz ematen da funtsean, baina irakasgai batzuk beste hizkuntza batzuetan ere ematen dira, adibidez ingelesez edo frantsesez. Esaterako, graduondokoen mailan, master bat baino gehiago ingeles hutsean ematen dira. Gure unibertsitateak nazioartea zabaltzeko daukan bokazio horretan kokatzen da "Graduondoko Latinoamerikako Sarea". Bilbe honetan, momentuz, hamabost unibertsitate daude, denak espazio latinoamerikarrekoak. Sare akademiko honetan Zuzenbideko, Ekonomiako, Filosofiako, Psikopedagogia, Hezkuntza, Hizkuntza Politikak eta Plangintza eta Meatzaritza masterrak eta doktoregoak ematen dira. Denak ere ofizialak dira, eta kalitate kontrolak pasatu dituzte, bai unibertsitatean eta bai Hezkuntza Ministerioan, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Espainiako Agentzian (ANECA), Eusko Jaurlaritza eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia (UNIBASQ). Tituluok oso-osoan ematen dira unibertsitate horietako bakoitzean.

Euskal Herriko Unibertsitateak hemeretzi fakultate eta eskola dauzka hiru campusetan banaturik, eta graduak eta graduondokoak ematen ditu jakintza arlo guztietan, ingeniaritzatik hasi eta giza zientzietara, tartean osasun zientziak, ekonomia, artea edo arkitektura ere badirela, besteak beste. UPV/EHUn European Credit Transfer System (ECTS) delakoa dago indarrean, eta horri esker Europako edozein unibertsitatetan aitortzen zaie balioa berton egindako ikasketei. Sistema hau Europatik kanpoko toki askotan ere onartua dago.

Graduondoko ikasketak espezializazio mailarik altuena dira unibertsitateko prestakuntzan. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) ehun bat master ofizial eskaintzen ditu.

1997az geroztik, unibertsitateko irakasleek masterrak eta doktorego programak ematen dituzte eta doktorego tesiak zuzentzen dituzte Latinoamerikan, nazioarteko harremanetarako eta lankidetzarako programa espezifiko baten barruan. Gaur egun hamahiru herrialdeko hamabost unibertsitatek, UPV/EHUrekin hitzarmena dutenek, eratzen dute "Graduondoko Latinoamerikako Sarea" (Sarea eratzen duten unibertsitateak).

Orain arte bostehun doktoregaik baino gehiagok inskribatu dute doktorego tesia Zuzenbide, Ekonomia, Hezkuntza, Filosofia, Informatika eta Hizkuntza Politikan. Horietatik 70 baino gehiago defendatu dira proiektu honen esparruan.

Latinoamerikako ikasleentzako deialdiak eta laguntzak

Euskal Herriko Unibertsitateak laguntza programa orokor bat dauka UPV/EHUn masterrak egiteko; laguntza bakoitza 4.500 eurokoa da.

Era berean, diru laguntzak eskaintzen dizkie UPV/EHUko doktorego programetan matrikulatutako doktoregaiei unibertsitatean egonaldi bat egiteko, doktoregaien eta tesi zuzendarien arteko komunikazioa errazte aldera. Diru laguntza horiekin bidaia eta egonaldien gastuak (hilabete batetik hiru hilabetera bitartean) ordaintzen dira.

Informazio gehiago:

Kongresuak

Sare hau osatzen duten unibertsitateek, gure unibertsitatearekin batera, maila handieneko komunitate akademiko bat eratzen dute. Aldiro biltzen dira (bi urterik behin) nazioarteko kongresu batean, eta hori abagune ezin hobea izaten da elkar ikusteko, informazioa eta jakintza trukatzeko eta doktoregaiak beren ikerketetan egiten dabiltzan aurrerapenak aurkezteko. Sarea sendotzen eta garatzen egon den urte hauetan, Latinoamerikako mila ikasletik gora matrikulatu dira programa hauetan UPV/EHUn.

Kongresuek helburu nagusi hauek dituzte:

  • Latinoamerikan ematen diren doktorego programen ikerketa ildoak ebaluatu eta finkatzea, eta globalizazioaren arazo eta erronka nagusiak diziplinarteko ikuspegi batetik aztertzea.
  • Sareko unibertsitateetako irakasleen arteko topaketak normaltzea.
  • Sakontzea doktoregaien arteko topaketen esperientzia positiboan, diziplinarteko doktorego ikerketen trukeari begira.
  • Informazioa eta jakintza partekatzeko tresnak ezartzea, eta ikertzaileei ahalik eta gehien erraztea unibertsitate bakoitzaren baliabideak erabiltzeko bidea.

Orain arte bost kongresu egin dira:

  1. "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología y Pedagogía en un Mundo Global" nazioarteko I. kongresua, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan egina (2008ko urriaren 29tik 31ra).
  2. "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología, Psicología y Educación en un Mundo Global" nazioarteko II. kongresua, Cuscoko San Antonio Abat Unibertsitatean egina (2009ko azaroaren 4tik 7ra).
  3. "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología, Psicología y Educación en un Mundo Global" nazioarteko III. kongresua, San Nicolás de Hidalgo Michoacaneko Unibertsitatean egina (2011ko azaaroaren 22tik 25era). Garai hartan sarea osatzen zuten unibertsitate guztiek printzipioen adierazpen bat sinatu zuten kongresu horretan.
  4. "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología, Psicología, Educación e Informática en un Mundo Global: Reflexiones para la transformación de la sociedad" nazioarteko IV. kongresua, Guatemala Hiriko Rafael Landivar Unibertsitatean egina, 2013ko urriaren 22tik 25era.
  5.  "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología, Psicología y Educación en un Mundo Global" izeneko V. nazioarteko kongresua, Nataleko Federal Do Rio Grande Do Norte (UFRN) Unibertsitatean egina, 2015ko urriaren 20etik 23ra.
  6. "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología, Psicología y Educación en un Mundo Global" izeneko VI. nazioarteko kongresua, Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan eta Goi Mailako Gizarte Zientzietako Instituto Globalean (IGLOBAL) egina,  Santo Domingo (Dominikar Errepublika), 2017ko azaroaren 7tik 10era.
  7. "Derecho, Filosofía, Economía, Sociología, Psicología, Educación eta Meatzaritza en un Mundo Global" izeneko VII. nazioarteko kongresua, Santo Aconcaguako Unibertsitatean egingo da,  Machalí (Txile), 2019ko azaroaren 19tik 22ra.