Masterren izen ematea eta onarpena

Izen ematea

Zer egin behar dut master batean izena emateko?

Masterraren web orri bakoitzean "Masterraren gaineko informazioa" atala aurkituko duzu. Bertan agertuko diren telefonoetan eta helbide elektronikoetan argituko dizkizute ikastaroei buruzko kontsultak (edukiak, eskolen egunak eta tokiak), bai eta izena emateko eta ikasleak onartzeko tramiteei buruzkoak ere.

Hautagai bakoitzak 3 masterretan eman dezake izena.

Izena ON LINE eman behar duzu 2020ko martxoaren 30etik maiatzaren 22ra bitartean. Ondoren, ezohiko bi epe irekiko dira plaza libreak dituzten masterretarako. Izena on line eman dezakete, aldi horietarako, lehenago egina ez zutenek.

Beren izen ematea ezohiko aldietan aldatu nahi dutenek master bakoitzeko idazkaritzara jo beharko dute aldatzeko.

Izen ematea balioduna izateko, on line bidali beharko duzu eskatzen den dokumentazioa. Hori egiterik ez baduzu, izena emanda duzun masterren idazkaritzetara igorri beharko duzu dokumentazioa. Dokumentu horiek egin nahi diren master guztietara bidali behar dituzu.

Kontuan izan sarrerako nota kalkulatzeko oinarri izango den batez besteko nota izena ematean erantsi den espedientean ageri dena izango dela. UPV/EHUko ikasleen kasuan, 2020ko maiatzaren 22ko datarekin ageri den nota hartuko da kontuan.

Nahitaezko irakasgaiak oso-osorik gaztelaniaz eta euskaraz irakasten dituzten ondoko master hauen kasuan, ikasleek hizkuntza aukeratzeko dokumentua (doc, 216 Kb) bete beharko duzu aukeratutako hizkuntza adieraziz, eta, gainontzeko dokumentazioarekin batera igorri beharko duzu izena ematekorakoan:

  • Abokatutza
  • Arkitektura
  • Osasun Psikologia Orokorra

Dokumentazioa aurkezteko lekua:

On line GAUR aplikazioa erabiliz, edo izena emanda duzun masterraren idazkaritzan. Idazkaritza horien helbidea, e-maila eta telefonoa master bakoitzaren web orrian ageri dira.

Izena emateako epea:

  • Ohiko epea: 2020ko martxoaren 30etik maiatzaren 22ra arte.
  • Ezohiko lehen epea: 2020ko uztailaren 6tik 17ra
  • Ezohiko bigarren epea: 2020ko abuztuaren 10etik irailaren 6ra

Oraindik baimena lortzeko tramiteetan ari diren masterren kasuan, izena emateko epea aurrerago zehaztuko da.

Graduaren azken maila egiten ari diren ikasleek masterra egin nahi badute, baina oraindik ezin badute titulurik eskatu, izena eman ahalko dute, baina onartuak izateko, titulu hori eskuratuta izan beharko dute.

Kontuan izan sarrerako nota kalkulatzeko oinarri izango den batez besteko nota izena ematean erantsi den espedientean ageri dena izango dela. UPV/EHUko ikasleen kasuan, izena emateko azken egunean espedientean ageri den nota hartuko da kontuan.

Dokumentazioa:

Ikasle guztiek aurkeztu beharreko dokumentuak:

  • NANaren fotokopia, egoitza txartela, nortasun txartela edo pasaportea (UPV/EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar).
  • Ikaslearen ziurtagiri akademikoaren fotokopia, karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak adierazita (UPV/EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar).
  • Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.
  • Bestelako merezimenduak (gomendiozko gutuna, …)

Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, lehenago aipatutakoez gainera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:

  • Tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean. Ikasleak egin nahi duen masterra ingelesez irakatsiko bada, nahikoa izango da titulua eta ziurtagiri akademikoa ingelesez egotea.
  • Ziurtagiri akademikoko batez besteko nota baliokidea

Dokumentu horiez gain, master batzuek baldintza bereziak dituzte. Irakurri masterraren web orria, eta ikusi ea baldintza berezirik daukan eta zeintzuk diren. Baldintza horiek, edonola ere, matrikula egiteko unean egiaztatu beharko dira, eta dokumentu hau (docx, 12 Kb) aurkeztu beharko da.

Bigarren Hezkuntzako masterra: Matrikula egiteko egiaztatuta izan behar da B1 maila atzerriko hizkuntza batean, eta euskarako B2 maila. Izena emateko epean egiaztagiri hori ez daukaten pertsonek dokumentu hau (docx, 12 Kb) aurkeztu beharko dute, hitzemateko matrikula egiteko unean aurkeztuko dutela.

Arazorik izanez gero, izena eman nahi duzun masterreko idazkaritzarekin jar zaitezke harremanetan (masterraren web orrian ageri da).

Onartua izatea

Master bakoitzeko Batzorde Akademikoak edo, hala badagokio, Graduondoko Batzordeak, izen emateak hautatuko ditu eta hautatutako ikasleek mezu elektroniko bat jasoko dute onartuak izan diren master bakoitzeko.

Komunikazioa jasotzeko azken egunak:

  • Ohiko epea: ekainak 19
  • Ezohiko lehen epea: uztailak 24
  • Ezohiko bigarren epea: abuztuak 9

Hemen jakin ahal izango da izen emateari buruzko egoera (onartua, baztertua, edo itxaron zerrenda): izena emateko prozesuaren egoera.

Berrestea

Behin onartuta, ikasleak, jasotako mezu elektronikoaren jarraibideak betez, GAUR programaren bidez, masterra egiteko asmoa berretsi eta erregularizatu beharko du ekainaren 20tik 26ra (ohiko epea), uztailaren 25etik 30era (ezohiko lehen epea), eta irailaren 10etik 11ra (ezohiko bigarren epea). Berrespen tasa ordaindu behar den masterren kasuan, 5 egun izango dituzte ordaintzeko. Hala egin ezean, onarpena bertan behera utzi eta itxarote zerrendako ikasleekin jarraituko da.

Onartua izan bazara, matrikula egiteko prozedura bete beharko duzu unibertsitateak hala agintzen dizunean. Matrikula egiteko, beharrezkoa izango da jatorrizko dokumentazioa eta fotokopia aurkeztea biak erkatzeko, edo, bestela, fotokopia erkatuak. Matrikularen ardura daukan idazkaritzan galdetu beharko duzu zein den dokumentazio hori aurkezteko prozedura.