Masterreko matrikula

Master ofizialean lehen aldiz matrikulatzen diren ikasleak

Matrikula egiteko epea uztailaren 16an hasiko da eta irailaren 30ean bukatuko da. Hala ere, master bakoitzak bere egutegia zehaztu ahal izango du; beraz, kasuan kasuko masterrarekin jarri beharko zara harremanetan jakiteko zein den epea.

Ondoren masterren kasuan, hitzorduaren arabera egingo da matrikula. Matrikularako eguna eta ordua UPV/EHUko web gunean argitaratuko dira.

  • Arkitektura
  • Derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko, lanbide hezkuntzako eta hizkuntzen irakaskuntzako irakasleen prestakuntza
  • Laneko Segurtasun eta Osasuna
  • Osasun Psikologia Orokor

Matrikula datak:

2018ko uztailaren 16tik irailaren 30era arte..

Matrikula egiteko tokia:

Kasuan kasuko masterraren bulegoan.

Dokumentazioa:

Dokumentazio hau aurkeztu beharko dute ikasle guztiek:

  • NANaren fotokopia, edo pasaportearena atzerritarrek.
  • Lizentziatuaren, arkitektoaren, ingeniariaren, diplomatuaren, arkitekto teknikoaren edo ingeniari teknikoaren tituluaren fotokopia erkatua, edo fotokopia eta jatorrizkoa erkatzeko, edo titulua eskuratzeko tasak ordaindu duen agiri Titulua ez badago gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez idatzita, tituluaren zinpeko itzulpena aurkeztu beharko da.
  • Karneterako tamainako daukan argazki bat.
  • Egoki izanez gero, prezio publikoak ez ordaintzeko edo zati bat bakarrik ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duten dokumentuak.
  • Aldez aurreko baliozkotze konpromisoa, Erasmus programako ikasleen kasuan

Europar Batasunekoak ez diren unibertsitateetako titulua daukaten ikasleek, lehenago aipatutakoaz gain, titulua modu diplomatikoan legeztatua aurkeztu beharko.

OHARRA: Matrikula egiteko, nahitaezkoa da graduko ikasketak bukatuta izatea; beraz, irakasgairen bat kalifikatzeke izanez gero, ikasketak bukatu arte itxaron beharko duzu matrikula egin ahal izateko.

Aurreko ikasturteetan master ofizialen batean matrikulatutako ikasleak

Matrikula on-line egin behar da 2018ko irailaren 3tik 30era arte, aldez aurretik zehaztutako hitzorduan. Matrikularako eguna eta ordua UPV/EHUko web gunean argitaratuko dira. Zehaztutako egun eta orduan matrikula egin ezean, beste egun batean egin ahal izango da, baina, betiere, epearen barruan. Horrela eginez gero, baina, galdu egingo da hautazko irakasgaiak aukeratzeko lehentasuna.

Ondorengo masterren kasuan, ikastegiko idazkaritzan egin behar da matrikula:

  • Abokatutza
  • Industria Ingeniaritza
  • Itsasketa
  • Nautika eta Itsas Garraioa
  • Telekomunikazio Ingeniaritza
OHARRA:  Matrikula egitean irakasgairen bat ebaluatu gabe izanez gero, horietarako matrikula egin beharko da. Hala ere, behin ebaluatuta gaindituta izanez gero, matrikula ez da berez eguneratuko: masterreko idazkaritzara joan behar zara aldaketak egitera.