Master Ofizialak – Prezioak

Matrikula

Matrikulen prezioak Eusko Jaurlaritzak 2017/18 ikasturterako onartutakoak dira, hain zuen ere 2017ko ekainaren 20ko Aginduan.

Master baten prezioa kalkulatzeko, matrikulatutako kredituak eta kredituaren prezioa biderkatu behar dira. Emaitza horri espediente irekierari dagozkion tasak gehituko zaizkio, Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne eta baita 28 urtetik beherakoentzako eskola asegurua ere.

Tasa horiek ordaindu daitezke aldi batean edo bi alditan: parte bat matrikula formalizatzerakoan, beste bat abenduko lehen hamabostaldian.

  • Prezioa kredituko. Kontuan izan behar da irakasgai horretan ikaslea lehen aldiz matrikulatzen den edo lehenago ere matrikulatuta egon den.
  • Espedientea irekitzea: 27,34 € (masterrean lehenengo aldiz matrikulatzean baino ez).
  •  Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne: 30 €
  • Eskola asegurua: 1,12 €

Beste prezio batzuk

  • Ziurtagiri akademikoa: 27,34 €
  • Ikasketa espedientea lekuz aldatzea: 27,34 €
  • Titulua: 185,99 €

Matrikula ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezioak murriztuta izateko eskubidea