Ohiko galderak: Unibertsitateko masterrak egiteko laguntza (2021-2022)

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

Unibertsitate master batean matrikulatuta egotea. 

5.3 atalean ezarritako dokumentuen aurkezpena

Eskariak aurkezteko modua: On line

Zinpeko deklarazioa aurkeztu behar al dut bestelako unibertsitate masterren jabe ez naizela adierazteko?

Bai. Laguntza eskatutako ikasle guztiek aurkeztu behar dute deklarazio hori (3. agiria)

Euskara baloratuko da ?    

Ez. Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako bat izateagatik.

Ikasketen ziurtagiri akademikoa aurkeztu behar dut titulazioko ikasketak UPV/EHUn 1988. urtean baino beranduago egin baditut?

Ez. Ziurtagiria aurkeztu behar dute masterrera sartzeko titulazioko ikasketak Estatu Espainoleko UPV/EHUtik kanpoko beste unibertsitateren batean egin dituzten ikasleek.

Zer kasutan aurkeztu behar da Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak emandakobatez besteko noten baliozkotzea ziurtagiria?       

Eskatzaileak ikasketak atzerrian egin dituen kasuan bakarrik eskatuko da.

Baliozkotzea esteka honen bidez eska daiteke: https://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano/catalogo/gestion-titulos/estudios-universitarios/titulos-extranjeros/equivalencia-notas-medias.html

Fitxategi honetan eskaintzen dira batez besteko noten baliozkotzearen deklarazioa sortzeko jarraibideak.

Laguntzaren zenbatekoa

Zenbat diru jasoko dut laguntza emanez gero?  

Ikasleei  3.000 € emango zaizkie urtekoEuskal Autonomia Erkidegoan bizi badira, eta 4.500 € urteko beste autonomia erkidego eta herrialde batean bizi badira.

Badut eskubiderik prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko?           

Ez. Laguntza honek ez du prezio publikoak ordaintzetik salbuesten.

Eskaerak baloratzeko irizpideak

Zer baloratzen da eskaera honetan?          

Irizpide hauek baloratuko dira:

  1. Espediente akademikoa (90 puntu gehienez).
  2. Ikasleak agertutako merezimenduak: eskatzaileak egindako bestelako ikasketak, atzerriko hizkuntzak eta abar (10 puntu gehienez).

 

Bateraezintasunak

Laguntza hau eska dezaket beste master bat egin badut?         

Ez. Ezin izango du laguntza hau jaso beste master bat egin duen ikasleak.

Laguntza hau eska dezaket lan egiten badut?    

Ez. Laguntza batera ezina da: “Soldata izaera duen edozein diru kopuru jasotzea lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiago bada".

Beste beka batzuk eskatu eta denak edo beketako bat ematen badidate?       

Beka eskatu den deialdi bakoitzean ezarritako bateraezintasunak irakurri beharko dituzu eta diru kopuru handiena ematen dizuna onartu.

Deialdiaren tramitazioa

Noiz ebatziko da deialdia?

Azaroaren bostean argitaratu egingo da lehen zerrenda ordenatua eta ebazpena abenduan emango da.

Nola jakinaraziko zaio ikasleari erabakia?            

Erabakia webgunean argitaratuko da.