Laguntza deialdia, unibertsitate masterrak egiteko UPV/EHUn 2020-2021 ikasturtean.

Deialdia

Deialdi honen helburua da unibertsitate masterrak 2020/2021 ikasturtean egiteko laguntzak ematea. Ikasleak master bakarrerako eskatu ahal izango du laguntza hau.

.

Eskaera

Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 3ra arte barne

ONLINE eskaera bete beharko duzu, dagozkion dokumentuak erantsita. Dokumentu horien ereduak orri honetatik bertatik deskarga daitezke. Eredu bakoitzari kasuan kasuko ziurtagiriak gehitu behar zaizkio, eta, beraz, dokumentu bakarra bidali behar da.

Eskaera bidali ondoren, iritsi dela dioen mezu elektronikoa bat jasoko duzu adierazitako helbidean.

Garrantzitsua: Eskaeran aurkeztu beharreko dokumentu multzoaren gehieneko tamainak ez du 25 Mb-tik gorakoa izan behar. Bestela, eskaera ezin izango da bidali.

Dokumentazioa

Gainera:

  • NANaren edo pasaportearen fotokopia

  • Erroldatze ziurtagiria

  • Ikasketen ziurtagiri pertsonala, masterrera sartu ahal izateko eskubidea ematen duen karrerako irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdia adierazita, UPV/EHUn egin badu 1988. urtetik aurrera aurkeztu beharrik egongo ez delarik.

  • Ikasketak atzerriko unibertsitate batean egin dituen ikasleak unibertsitate ikasketen batez besteko noten baliozkotze ziurtagiria, Hezkuntza, Kultura et Kiroletako Ministerioak emana. Eskaria Internet bidez egin daiteke.

Kontaktua

Ostatuei buruzko informazioa