Onarpena eta matrikula: unibertsitate masterrak Latinoamerikan

Master bakoitzaren webgunean, programa bakoitzaren fitxan, masterrari buruzko informazioa egongo da eta bertan adieraziko da zein telefonotara deitu edo zein posta elektronikoko helbidetara idatzi behar ikastaroei buruzko kontsultak egiteko (edukia, lekua eta data) eta izapideak egiteko (izen ematea eta onarpena).

Graduondoko Sare Latinoamerikarreko master ofizial bat egiteko, masterra emango duen unibertsitatearekin harremanetan jarri behar da, haren bitartez bidaliko baita dokumentazio guztia Euskal Herriko Unibertsitatera, bertan berrikusi eta onar dadin, matrikula egin orduko.

Dokumentazioa:

  • Bizileku txartelaren, nortasun agiriaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Ikaslearen ziurtagiri akademikoaren (Record de notas) fotokopia. Ziurtagirian sarbiderako erabiliko diren ikasketetako irakasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak agertu behar dira.
  • Masterrera sarbidea ematen duen tituluaren fotokopia (lizentziatu tituluarena, arkitektoarena, ingeniariarena, diplomatuarena...). Titulua Europar Batasunekoa ez den unibertsitate batek emana bada, bide diplomatikoa erabiliz legeztatuta egon beharko da (Hagako zigilua).
  • Titulua ez badago ez gaztelaniaz ez ingelesez, zinpeko itzulpena egin beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako batera (gaztelaniara edo euskarara).
  • Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.
  • Bestelako merezimenduak (gomendiozko gutunak, etab.).