Kongresuak

Gure unibertsitatearekin batera Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen duten unibertsitateek gorengo mailako komunitate akademikoa osatzen dute, eta aldian-aldian (bi urterik behin) nazioarteko kongresu batean biltzen dira. Kongresu horrek aukera aparta eskaintzen du elkartzeko, informazioa eta ezagutza trukatzeko eta doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapausoak aurkezteko. Sarea finkatuz eta garatuz joan den urte hauetan UPV/EHUn matrikulatu diren ikasle latinoamerikarrak milatik gora izan dira.

Kongresuen helburu nagusiak dira:

  • Latinoamerikan ematen diren doktorego programetako ikerketa lerroak ebaluatzea eta finkatzea, globalizazioak eragindako arazo eta erronka nagusiak diziplinarteko ikuspegitik aztertuz.
  • Sareko unibertsitateetako irakasleen arteko topaketak ohizkotzea.
  • Doktoregaien arteko topaketak, positiboak direnak, areagotzea, doktoregaiek diziplina anitzeko doktorego ikerketak truka ditzaten.
  • Informazioa eta ezagutza partekatzeko tresnak ezartzea, eta ikertzaileei unibertsitate bakoitzaren baliabide guztiak erabiltzen uztea.

Hurrengo kongresua hau izango da:

Eta dagoeneko egin diren kongresuak hauek dira:

  • «Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean: Kultura Bizikidetza Komunikatiborako Bakea eta Justizia» Nazioarteko VI. Kongresua; Universidad Autónoma de Santo Domingo (UASD) eta Instituto Global de Altos Estudios en Ciencias Sociales (IGLOBAL) —Santo Domingo (Dominikar Errepublika)—, 2017ko azaroaren 7tik 10era.

  • «Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean» Nazioarteko V. Kongresua; Universidade Federal Do Rio Grande Do Norte (UFRN) —Natal (Brasil)—, 2015eko urriaren 20tik 23ra.

  • «Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia, Hezkuntza eta Informatika Mundu Globalean: Gizartearen Eraldaketarako Hausnarketak» Nazioarteko IV. Kongresua; Universidad Rafael Landívar —Guatemalako Hiria (Guatemala)—, 2013ko urriaren 22tik 25era.

  • «Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean» Nazioarteko III. Kongresua; Universidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo, 2011ko azaroaren 22tik 25era. Kongresu horretan printzipioen adierazpen bat sinatu zuten une horretan sarea osatzen zuten unibertsitate guztiek.

  • «Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia, Psikologia eta Hezkuntza Mundu Globalean» Nazioarteko II. Kongresua; Universidad San Antonio Abad del Cusco, 2009ko azaroaren 4tik 7ra.

  • «Zuzenbidea, Filosofia, Ekonomia, Soziologia eta Pedagogia Mundu Globalean»; Universidad Autónoma de Santo Domingo, 2008ko urriaren 29tik 31ra.