Graduondoko Sare Latinoamerikarra

UPV/EHUko irakasleek, 1997tik, Latinoamerikako unibertsitateetan eskolak eman izan dituzte master ofizialetan eta doktorego programetan, baita doktorego tesiak zuzendu ere, nazioarteko harreman eta lankidetzako proiektu zehatz baten barruan.

Gaur egun, Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen dute 12 herrialdetako 17 unibertsitatek, UPV/EHUrekin hitzarmen bidezko lotura dutenek, eta kopuru hori handituz doa. Unibertsitate sare horrek gorengo mailako komunitate akademikoa osatzen du eta bertan ehun tesitik gora irakurri dira dagoeneko. Bi urtean behin, Graduondoko Sare Latinoamerikarrak nazioarteko kongresu bat antolatzen du bere egoitzetako batean, eta ekitaldi horrek aukera aparta eskaintzen du elkartzeko, ezagutzan sakontzeko eta informazioa trukatzeko, baita doktoregaiek beren ikerketetan egiten dituzten aurrerapausoak ezagutarazteko ere.

Aldi luze eta emankor batez, sarearen sortzailea bera, UPV/EHUko katedradun Francisco Javier Caballero Harriet jauna —oraintsu erretiratua—, izan da zuzendaria, baina gaur egun, Vicente Camino Beldarrain irakasleak hartu du haren lekua.

Informazio gehiago

Sareko herrialdeak eta unibertsitateak