Tesiak bideokonferentziaz defendatzeko protokoloa

Epaimahaiko idazkariak defentsa dataren jakinarazpena bidali behar du ohiko inprimakian (22. zenbakia), doktoretza@ehu.eus helbidera, bideokonferentziaren esteka adierazita.

Bideokonferentzia epaimahaiko idazkariak antolatuko du eta bertaratu beharreko gainerakoak gonbidatuko ditu. Blackboard Collaborate erabiliko da. Ikastegietako teknikari informatikoek bideokonferentzia antolatzen lagundu diezazuekete.

Bi saio sortuko dira, bata publikoa izango dena eta bestea epaimahaiko kideentzat besterik ez. Azken hori erabiliko da epaimahaia eratzeko eta erabakiak hartzeko.

Tesien defentsa ekitaldi publikoa da eta interesa duten pertsonak saiora joan daitezke. Horretarako argitaratzen da informazioa Doktoregoaren webgunean (“Doktorego tesiak”, “Tesien defentsa publikoa”).

Defentsa ekitaldia amaitu ondoren, tesiaren defentsarako dokumentazio guztia bidali beharko da posta elektronikoz. Zehatz esanda, dokumentu hauek:

  • Doktore graduko akta (13. zenbakia).
  • Epaimahaikideen txostenak (24. zenbakia).
  • Tesia ADDIn argitaratzeko dokumentua (25. zenbakia).
  • Cum laude aipamenaren bozketa (27. zenbakia)
  • Sari bereziaren bozketa (28. zenbakia).

Botoaren konfidentzialtasuna bermatzeko, epaimahaikide bakoitzak dokumentu hauek bidaliko dizkio Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko buruari (ainoa.larrinaga@ehu.eus): cum laude aipamenari eta sari bereziari buruzkoak (27. eta 28. zenbakiak), botoa zehaztuta, bai eta txostena ere (24. zenbakia).

Gainerako dokumentuak (13. eta 25. zenbakiak) epaimahaiko idazkariak bidaliko dizkio Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko buruari, helbide berera.

Doktore graduko aktari dagokionez, idazkariak epaimahaiko kide bakoitzari pasatu beharko dio dokumentua eta horietako bakoitzak, sinatu eta eskaneatu ondoren, hurrengoari, gero ikasleari eta, azkenik, idazkariari itzuliko zaio. Sinadurak digitala izan behar du eta, ezin denean, eskaneatua.

Dokumentazio guztia behin jasota, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak mezu elektroniko bat bidaliko dio doktoregaiari tesiak jasotako balorazioa jakinarazteko eta kasuan kasuko aipamenaren berri emateko, eta esango dio zein tramite egin behar dituen titulua eskuratzeko.

Kalifikazioa dela eta, honako hauek hartu behar dira kontuan:

Epaimahaiak kalifikazio hauetako bat emango dio tesiari: BIKAIN, OSO ONGI, NAHIKO edo EZ GAI.

Doktore graduko Aktan kalifikazioa adierazi beharko da, bai eta defentsa zein hizkuntzatan egin den ere. Defentsarako hizkuntza bat baino gehiago erabiltzen den kasuetan, hizkuntza bakoitzean defendatutako tesiaren ehunekoak zehaztuko dira.

Lortutako nota BIKAIN bada AHO BATEZ, epaimahaiak cum laude aipamenaren eta sari bereziaren bozketak egingo ditu.

Gogoan izan boto guztiak aldekoak izan behar direla cum laude aipamena emateko eta sari berezia eskatzeko, horrela baitago jasota 99/2011 Errege Dekretuan.

Ordainketak

DEFENTSA EKITALDIA 3 KIDEKO EPAIMAHAIA 5 KIDEKO EPAIMAHAIA
ESTATU MAILAKOA NAZIOARTEKOA ESTATU MAILAKOA NAZIOARTEKOA
AURREZ AURREKOA 900 € 1.500 € 1.000 € 1.700 €
SEMIPRESENTZIALA ONLINEKO
KIDEAK
PARTE
HARTZEA
ONLINEKO
KIDEAK
PARTE
HARTZEA
ONLINEKO
KIDEAK
PARTE
HARTZEA
ONLINEKO
KIDEAK
PARTE
HARTZEA
AURREZ
AURREKO
KIDEAK
400€ AURREZ
AURREKO
KIDEAK
ESTATU
MAILAKOA
400€ AURREZ
AURREKO
KIDEAK
400€ AURREZ
AURREKO
KIDEAK
ESTATU
MAILAKOA
400€
NAZIOARTEKOA 700€ NAZIOARTEKOA 700€
ONLINE PARTE HARTZEA PARTE HARTZEA PARTE HARTZEA PARTE HARTZEA

* Aurrez aurreko tesietarako ezarritako kopuruak ez dira inolaz ere gaindituko.