Tesietako epaimahaiak osatzeko azalpenak

5 kidek osatutako epaimahaietarako proposamenak

Honako hauek proposatu ahal izango dira:

  • Seiurteko bat edo gehiago duten irakasleak.
  • Graduondoko Batzordeak aitortutako bost ekarpen garrantzitsu egin dituzten estatuko edo atzerriko irakasleak.
  • Graduondoko Batzordeak aitortutako bost ekarpen garrantzitsu egin dituzten erakunde eta gune publiko eta pribatuetako ikertzaileak.
  • Eszedentzian edo erretiroa hartuta dauden irakasle eta ikertzaileak (a), b) edo c) ataletako irizpideak betetzen badituzte).
  • Unibertsitateak dituzten institutu mistoetako ikertzaileak, institutu misto horiek kontratatuak, unibertsitatekotzat joko dira. Era berean, UPV/EHUkotzat hartuko dira UPV/EHUri atxikitako Ramón y Cajal-eko eta Ikerbasque-ko ikertzaileak.

Ezingo dira proposatu honako hauek:

  • Doktorego tesiaren zuzendaria eta tutorea, salbu eta, tutorekidetzan egindako tesien kasuan, defentsa beste unibertsitatean egiten bada.
  • Tesiaren zuzendariekin, tutorearekin edo doktoregaiarekin laugarren maila arteko odol ahaidetasuna duten doktoreak, eta pertsona horietakoren batekin adiskidetasun mina duten doktoreak.

10 doktore proposatzea 5 KIDEK osatutako epaimahaietarako:

a) Proposatutako kideetatik lauak epaimahaiko buru izateko baldintzak beteko dituzte (bi seiurteko edo 10 ekarpen garrantzitsu).

b) Gehienez hiru kide izango dira estatuko edo atzerriko unibertsitateko edo ikergune ofizial berekoak/CSIC edo atzerriko antzeko ikerguneetakoak.

c) Proposatutako kideetatik hiru UPV/EHUkoak izango dira (eta horietatik batek epaimahaiburu izateko baldintzak beteko ditu).

d) Proposamenean ezingo dira egon doktoregaiaren doktorego programakoak diren hiru doktore baino gehiago.

e) Proposamenean ezingo dira egon b) atalean zehaztutakoak ez diren erakundeetako bi kide baino gehiago.

3 kidek osatutako epaimahaietarako proposamenak

Honako hauek proposatu ahal izango dira:

  • Seiurteko bat duten irakasleak.
  • Graduondoko Batzordeak aitortutako bost ekarpen garrantzitsu egin dituzten estatuko edo atzerriko irakasleak.
  • Graduondoko Batzordeak aitortutako bost ekarpen garrantzitsu egin dituzten erakunde eta gune publiko eta pribatuetako ikertzaileak.
  • Eszedentzian edo erretiroa hartuta dauden irakasle eta ikertzaileak (a), b) edo c) ataletako irizpideak betetzen badituzte).
  • Unibertsitateak dituzten institutu mistoetako ikertzaileak, institutu misto horiek kontratatuak, unibertsitatekotzat joko dira. Era berean, UPV/EHUkotzat hartuko dira UPV/EHUri atxikitako Ramón y Cajal-eko eta Ikerbasque-ko ikertzaileak.

Ezingo dira proposatu honako hauek:

  • Doktorego tesiaren zuzendaria eta tutorea, salbu eta, tutorekidetzan egindako tesien kasuan, defentsa beste unibertsitatean egiten bada.
  • Tesiaren zuzendariekin, tutorearekin edo doktoregaiarekin laugarren maila arteko odol ahaidetasuna duten doktoreak, eta pertsona horietakoren batekin adiskidetasun mina duten doktoreak.

8 doktore proposatzea 3 KIDEK osatutako epaimahaietarako:

a) Proposatutako kideetatik hiruk epaimahaiko buru izateko baldintzak beteko dituzte (bi seiurteko edo 10 ekarpen garrantzitsu).

b) Gehienez bi kide izango dira estatuko edo atzerriko unibertsitateko edo ikergune ofizial berekoak/CSIC edo atzerriko antzeko ikerguneetakoak.

c) Proposatutako kideetatik bi UPV/EHUkoak izango dira (eta horietatik batek epaimahaiburu izateko baldintzak beteko ditu).

d) Proposamenean ezingo dira egon doktoregaiaren doktorego programakoak diren bi doktore baino gehiago.

e) Proposamenean ezingo dira egon b) atalean zehaztutakoak ez diren erakundeetako bi kide baino gehiago.