Carmelo Garitaonandia

UPV/EHUko irakasle emeritua eta katedraduna. Kazetaritza Saileko zuzendaria, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanordea eta EHUko errektoreordea izan da 2009 eta 2017 artean. EUKids Online-ko kide da hasieratik, 2006an, eta bost ikerketa-seiurteko ditu.

Hainbat artikulu zientifiko eta liburu idatzi ditu komunikazioaren historiari, eskualdeko telebistari eta telebista digitalari buruz, eta azken bi hamarkadetan IKTetan eta horiek haurtzaroan eta gaztaroan duten eraginean jarri du arreta. Komunikazioa Ikertzeko Espainiako Elkartearen (AE-IC) ohorezko bazkide izendatu dute.