Esteka interesgarriak

Protegeles

Fundazio honetan informatika, haurrak, komunikazioa eta beste hainbat arlo lantzen dituzten adituek, teknikariek eta pertsonek egiten dute lan, Interneteko segurtasuna zaintzeko eta bermatzeko, eta haur-pornografiari aurre egiteko. INHOPE (www.inhope.org ) nazioarteko elkartearen kidea da, eta Europako Batzordeak finantzatzen du nagusiki, Safer Internet Plus Programme-ren bidez.

http://www.protegeles.com/


Red.es

Erakunde publikoa da, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzaren bitartez Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioari lotuta dagoena. Telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen garapenari lotutako helburuak ditu. Bere egitasmoen artean "Internet ikasgelan" edo "chaval.es" ditugu; azken hori sareko gune bat da, haur eta gazteentzako eduki egokiak eskaintzen dituena.

http://www.red.es/


 Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatokia

Kide anitzeko organo aholku-emailea da. "Red.es" enpresa-erakunde publikoari atxikita dago eta bere helburu nagusia telekomunikazioen eta informazioaren gizartearen bilakaera ezagutzea eta aztertzea da.

http://observatorio.red.es


Datuen Babeserako Euskal Agentzia

Datuen Babeserako Euskal Agentziak, besteak beste, kontzientziazio-lana egiten du Interneten gazteei buruzko informazio pertsonala modu egokian erabili dadin. "KONTUZ DATOS" bezalako kanpainak egiten ditu eta teknologia berriak zuzen erabiltzeko eskuliburuak kaleratzen ditu.

http://www.avpd.euskadi.net/s04-kontuzdt/es


Datuak Babesteko Espainiako Agentzia

Datuak Babesteko Espainiako Agentziak web atala sortu du, non informatikako baliabideak eta tresnak eskaintzen zaizkien haurrei nahiz gurasoei, eta baita datuak babesteko oinarrizko eskubidea modu errazean eta hezitzailean ezagutzeko interesa duten zaintzaileei edo irakasleei ere.

https://www.agpd.es/portalwebAGPD/canalciudadano/menores/index-ides-idphp.php


Inteco

Atal honetan eskuratu daitezkeen dokumentuek oso informazio erabilgarria dute, gurasoen kontrolerako programak konfiguratzeari buruz. Era berean, adingabeen Interneteko erabilerari eta horien babesari buruzko gomendioak ematen zaizkie hezitzaileei nahiz gurasoei.

http://cert.inteco.es/Proteccion/Menores_protegidos/


Pantailak lagun

PantallasAmigas ekimenak teknologia berriak modu seguruan eta osasungarrian erabiltzea sustatzen du, eta nerabe eta haurrekin arduraz jokatuko duten herritar digital arduratsuak sortu nahi ditu. Bere web orriak prestakuntzarako egokiak diren eduki ugari eskaintzen ditu.

http://www.pantallasamigas.net/


PROCOTIN

Procotin proiektu bat da, hainbat ikerketa-talderen jarduerak koordinatzeko xedea duena. Talde horiek denek gai komun batean egiten dute lana aspalditik: "haurren eta telebistaren arteko harremanak ikertzea".

http://www.procotin.es/es/


Optenet

Enpresa honek, besteak beste, iragazki-programa bat eskaintzen du haur eta gazteentzako egokiak ez diren edukiak saihesteko. Programa hainbat hizkuntzatan dago: gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, portugesa eta euskara.

http://www.optenet.com/