EU Kids Online I

EU Kids Online I (2006-2009), Europako Batzordearen Safer Internet Plus
Programak finantziatuta, Europako 21 herrialdeko sarea da, online tektonologien
aspektu kulturalak, testuingurukoak eta arriskuak aztertzen dituena.
Helburuak
- Adingabeek egiten duten Interneten erabilerari buruzko aurkikuntzak identifikatu eta ebaluatu, baita emaitzetan hutsuneak antzeman.
- Ikerketaren markoak ikerketa agendan zer nolako eragina duen aztertu, eta metodo praktika onenak identifikatu.
- Europa osoko aurkikuntzak konparatu, antzekotasunak eta desberdintasunak testuinguruan kokatuz.
- Interneten erabilera segurua sustatzen duten politika publikoak garatzeko gomendioak identifikatu.
Herrialde parte-hartzaileak
Europako herrialdetako desberinetako ikertzaile taldeak aukeratu ziren euren esperientzia eta jatorri anitzengatik: Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Danimarka, Espainia, Estonia, Frantzia, Grezia, Irlanda, Italia, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Suedia eta Erresuma Batua.
Metodologia
Ikerketa eremua bi analisi mailatan banatu zen:
- Banakakoa: adingabeetan zentratua.
- Herrialdekoa: makro-soziala.
Praktikan, politika publikoak garatzeko hipotesi eta ikerketa galdera garrantzitsuak eraiki eta ebaluatu ziren. Konparazioak, bai banakako mailan bai herrialde mailan, neska-mutilen testuinguruak kontuan hartuta egin ziren.
Sarbide publikoko datu-basea
Sareak sarbide publikoko datu-base bat garatu zuen, adingabeekin eta Internetekin erlazionaturiko kalitate estandarrak betetzen zituzten Europako ikerketa enpiriko guztiekin.
Gure helburua da eremu honetako ikertzaile eta espezialistei informazio-iturri publiko bat ematea, non informazioa azkar identifikatu eta lortu daitekeen alorren bidezko bilaketaren bitartez.
Guztiontzat erabilgarria izatea espero dugu.
Txostenak
Bere jardueraren zehar, EU Kids Online I ikerketa proiektuaren fase eta gai desberdinei buruzko hainbat txosten argitaratu ditu.
EU Kids Online proiektuaren behin-betiko txostena
Txosten honek proiektuaren aurkikuntza garrantzitsuenak laburbiltzen ditu.
Deskargatu (52 orrialde) (ingelera)
Zer dakigu umeek teknologiaz egiten duten erabilerari buruz? Europako ikerketaren datu eta hutsuneei buruzko txostena (D1.1)
Zer dakigu umeek teknologiaz egiten duten erabilerari buruz? Txosten honen bigarren edizioak azterketa zehatza eskaintzen digu EU Kids Online-eko ikerketari buruz, guztira 390 ikerketa. Bere helburua da politikari, aditu eta ikerlariei ebidentzia zientifikoan oinarritutako informazioa ematea. Hutsunerik esanguratsuenak agertzen dira erabiltzaile gazteagoen artean, teknologia mugikor berrien erabileraren artean, eta herrialde batzuen artean, non ikerketa gutxi egin da.
- Bigarren edizioa deskargatu (44 orrialde) (ingelera)
- Lehenengo edizioa. Bertsio laburra deskargatu (32 orrialde) (ingelera)
- Lehenengo edizioa. Bertsio luzea deskargatu (66 orrialde) (ingelera)
- Lehenengo edizioa. Eranskinak (18 herrialdeen txostenak, 48 orrialde) (ingelera)
Interneten arriskuen eta aukeren konparazioa haurrentzako Europan (D3.2)
Txosten honek Europa eta estatu mailan eskuragarri dauden ikerketen eta azterketen aurkikuntzak konparatzen ditu, hipotesi eta ikerketarako gai garrantzitsuenak azpimarratuz. Lehenik eta behin, txostenak aztertu diren Europako herrialdeen arteko antzekotasunak identifikatzen ditu. Ondoren, desberdintasunak aztertzen dira eta emaitzekin herrialdeen ranking bat egiten da Interneten arriskuak haurrentzat kontuan hartuta. Azkenik, testuinguru faktoreak kontuan hartzen dira.
- Bigarren edizioa deskargatu (109 orrialde) (ingelera)
- Lehen edizioa deskargatu (132 orrialde) (ingelera)
- Txostenak herrialdeka
Adingabeek Interneten dituzten esperientziei buruzko ikerketa. Arazo metodologikoak (D4.1)
Txosten honek hiru erronka metodologikoei buruzko funtsezko gaiak eta eztabaidak aztertzen ditu (lana adingabeekin, online teknologia berrien ikerketa eta herrialdeen arteko konparaketak). Txostenak gai hauei buruz eztabaidatzeko oinarriak eskaintzen ditu, ikertzaileak gidatzeko azken ekarpenekin eta bibliografia zabal batekin.
Deskargatu (68 orrialde)
Praktika onen gida: adingabeak eta online teknologiak ikuspegi konparatibo batetik nola ikertu (D4.2)
EU Kids Online-ek adingabe eta teknologia berriei buruz egindako ikerkuntzen ondoren, praktika onen gida bat argitaratzen du ikertzaileen lana errazteko.
- Deskargatu (87 orrialde) (ingelera)
- FAQs
Ikerketarako testuinguru kulturalak: Haur eta Interneten azterketan eragina dituzten faktoreak Europan (d2)
Txosten honek egiten den ikerketa motan eragina duten herrialdearen testuinguru faktoreak aztertzen ditu, herrialdeen arteko ezberdintasunak hautemanez.
- Deskargatu (83 orrialde) (ingelera)
- Txostenak herrialdeka
Adingabe eta Internet-ari buruzko prentsa estalduraren nazioarteko azterketa Europan
Egunkarien analisi kuantitatiboa egiten da, gai hauen tratamenduan herrialdeen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak antzematen.
Deskargatu (43 orrialde) (ingelera)
Politika eta ikerketa gomendioak (D5)
Txosten honek politikak eta ikerketak garatzeko gomendioak ematen ditu, beste txostenen ebidentzietan eta datuetan oinarrituz.
Deskargatu (27 orrialde) (ingelera)
Azken ebaluazio txostena (D7.5)
Azken ebaluazio txostena proiektuaren ikuspegi orokorra eskaintzen du, urte bakoitzeko hiru txostenak barne hartuz (2006ko ekaina eta 2009ko ekaina bitartean).
Deskargatu (102 orrialde) (ingelera)